kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Sudurra / Nikolai Gogol (Xabier Mendigurenen) / Elkar, 1992

Petersburgoko sudurra Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1992-10-10

Askotan hitzegin didate Neva ibai ondoko Etorbideaz eta jakin dut azkenean zergatik deitzen dioten bertakoek Perspektiwa Nevski. Ikatzuntzietako marinel saiatuek, Baltikoko uretan sarritan ibili direnek aitortu didate munduan ez dagoela leku hoberik paseatzeko. Urtean bi edo hiru aldiz, gehienez, eta mendebaleko haize garbiak jotzen duenean ez besterik, ikus omen daiteke etorbidea bukatzen den lekutik, ibaia eta itsasoa besarkada zabal batez batzen diren puntutik, urrutian baina garden Helsinki, lanbro ipartarren artetik sortzen, agerpen majikoa balitz bezala. Ondorio gisa atera dut San Petersburgok, derrigorrez, hiri polita izan behar duela, eta inoiz bisitatuko ez ditudan baina bisitatzeak atsegin-zirrara eragingo lidaketen hirien zerrendan utzi dut idatzirik haren izena.

Hiri mitiko guztiekin gertatzen den bezala, asko idatzi izan da San Petersburgori buruz, baina inork ez Nikolai V. Gogolen pasioaz. Hiria benetako organismo bizia zen harentzat, emakume baten antzekoa, batzutan egun txarrak eta bestetan hobexeak izan arren norberak eskainitako maitasuna bikoizturik bihurtzen zuena. Hiriaren eta Gogolen arteko harreman sentimental horretatik sortu ziren Petersburgo Nobelak, maitale eskerronekoaren fruitu, eta ondorengo errusiar literatura errealistaren iturburu. Dostoievskik berak aitortuko zuen piska bat geroago: “Gogoli zor zaio gu guztiok idatzi duguna”.

Sudurra, nolabait, Kafkaren Itxuraldaketaren anaia zaharra.dugu: Bizargin batek sudur bat aurkitzen du ogi berriaren barruan, Kovaliov maioarrarena… Denbora ez da debalde igarotzen, eta Gogolen baitan esnatzen hasia diren irribarrea eta umorea Kafkarenean bihurtuko da ironia. Alderdi formalari begi ematen badiogu berehala konturatuko gara Gogolen maisutzaz. Istorio periferiko batekin hasten da ipuina. Ez da kontatzen sudurra galdu duenaren tragedia, aurkitu duenarena baizik. Idazlearen eta irakurle-logikaren arteko lehiaren aurrean gaude. Gogolek barre egiten du, barre ozen eta sanoa, irakurlearen kontura. Noraezean, sor eta lor, galduta uzten du berak nahi duenean. Errealismoaren kontura ere botako ditu algara galantak; teknika errealista baitarabil fantasiarik handienaren mesedetan.

“Sinestekoa ez da Errusia bezalako herrialde atzeratu, analfabeto eta misteriotsutik Gogol bezalako idazle bat ateratzea XIX mendean”. Joseph Brodski poetaren esaldi honek ederki asko adierazten du Nikolai V. Gogolen pisua errusiar literaturaren esparruan.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak