kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Urruzuno lehiaketa 1992 / Askoren artean / Eusko Jaurlaritza, 1992

Irakurketa esperantzagarriak Agustin Aranzabal / Euskaldunon Egunkaria, 1992-10-16

Artearentzat eta literaturarentzat garai berriak datozela dirudi, eta ez oso errazak hain zuzen ere. Gazte-gaztetandik hasita, elkarren arteko lehiara bultzatzen omen ditu gaurko gizarteak bihar edo etziko emakume eta gizonak. Amets eroen garaia gainditurik, eguneroko errealitateari eraginkortasun pragmatikoz aurre egin eta ongizate materialaz arduratzea izango omen da belaunaldi berrien lehen kezka, kezka nagusia, ia-ia bakarra.

Zientzia eta teknologia arloko ikasketak ari dira nagusitzen. Inork ez omen du filosofiarik ikasi nahi, inork ez omen du bere denbora literatura irakurtzen galdu nahi.

Kontu guzti horiek beldurra eman behar ligukete euskal literaturaz eta bere geroaz kezkatzen garenoi. Eta beldurrak gaude, noski, onenean ere delikatua izango bait da gure literaturaren osasuna. Baita inoiz Nobel bat emango baligute ere!

Baina Urruzuno literatur lehiaketan saritutako lanak biltzen dituen liburuaren argitalpenak animoak pizten dizkigu urtero, egun batzuetarako behintzat. Eta animo horrekin ari gara lerro hauek idazten.

Jon Kortazar, Mariasun Landa, Anjel Lertxundi, Lurdes Otaegi eta Jose Maria Satrustegik osatutako epaimahaiak A mailako ikasleen sailean aukeratu dituzten bost ipuinak benetan esperantzagarriak iruditu zaizkit. Joera eta estilo ezberdinetako lanak daude bost horien artean: bizitzari eta heriotzari buruzko narrazio poetikoa da Amaia Apaolazarena; erlijioa eta sexuaren arteko-sinbiosi benetan harrigarri eta ausarta erakusten digu, aurriritzi askoren gainetik, Maria Longartek; etxekoandre zintzo baten mundua agertzen da Jon Urrestillaren lanean, egunerokotasunik arruntenaren zertzeladez ederki apaindua, bere elebiduntasun dosia eta guzti; errebeindikazio sozialen bidez hartzen du, estilo landuan, Ibon Iribarrenen lanak; existentzialismo hits baten adierazpen zuzena da Xabier Ganzarainen lana, itxia eta iluna, errukigabea; estilo ariketa ausarta Ainhoa Galparsororena… (liburuan datozen ordenean aipatu ditugu ipuinak eta egileak, hots, ipuin bakoitzaren izenburuaren lehen letraren araberako ordena alfabetikoak).

Idatzi ezezik, irakurri ere egiten dutela nabari zaie bost idazle gazteoi, eta baita beste sail batzuetako bat baino gehiagori ere. Eta idazten hasi aurretik zer egin nahi duten planteatzen dutela, planteamendu literarioak egiten dituztela, alegia, ez diotela bapatean eta noraezean ekiten idazteko lanari. Iaz, argitaratu berri den honen oinordekoa komentatzean esaten genuena aipatu behar oraingoan ere: idazteari utzi ezean, idazle onak datozkigula dirudi. Zailegia ez ote zaie egingo, ordea, bidea?

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak