kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Ni naizen hori / Karlos Gorrindo / Txalaparta, 1992

Nortasun bi Itziar Belaunde / Euskaldunon Egunkaria, 1992-10-09

Elaberri honen izenburuak gordetzen duen bikoiztasuna istorioaren protagonistaren bikoiztasun bera da, hau da, berau sentitzen den bezala, eta beste hori, kanpokoa, besteek ikusten diotena. Hau ez litzateke arazo bat izango nobelaren pertsonaiak benetan sentitzen dituen pentsamendu eta izakera ezkutatu behar izango ez balitu, jendearen aurrean geratzen dena bat baldin baletor bere barru nortasunarekin. Protagonista bizi den gizarteak eta honen oinarririk gabeko aurreritziek hala jokatzera behartzen dute eta honen ondorioz, Mariok ez daki dagoeneko nor den. Liburudenda batean lan egiten duen mutil apal eta lotsatia, edo Marilin, mutilekiko erakarmena ezagutzen hasi den neska liraina eta kanpokoia. Tradiziozko baloreak, batzuetan zentzurik gabekoak, goraipatzen dituen errealitateak norberaren sentimenduak zapuztuz eta pertsonaren barru mundua deuseztatuz, frustazio pertsonala baino ez dakar.

Hauxe da liburu honen bidez egileak, Karlos Gorrindo, aurkeztu nahi digun kontrajartzea, askok eta askok gaur egun daukaten gezurrezko morala bikoitza agerian uzteko.

Dualtasunarekin jarraituz, idazleak Bilbon gertatzen diren kontaketa bi azaltzen dizkigu; alde batetik, arestian aipatutakoa, emakume bat legez janzten eta pentsatzen duen trabestitzen hasi denarena, Marioren istorioa (edo Marilinena), eta bestetik, ETAko militante batena, azken honek, Kepa, antzeko bikoiztasun bat bizi behar duelarik. Borroka armatu baten barruan parte hartzen duenak bere bizitzaren alde hori sekretuan gorde beharra dauka. Beraz, bere burua ezkutatzen du Kepak eguneroko bizitzan eta Marilin ezagutzean, azalekoa besterik ez dio uzten ikusten.

Harreman korapilatsu eta aldi berean parekoa (biek ezkutatzen dute beraien nortasunaren alde garrantzitsu eta funtsezko bat) garatuz doa lerroz lerro eta bien arteko harremanaren indartze bilakaera hau gelditu edo etengo dela ematen duenean, berriro elkartzen dira, oraingoan kasualki ez bada ere.

Idazkera aldetik, estilo zuzena erabiliz jazoera guztiak hirugarren pertsonan kontatzen zaizkigu. Baliabide honen bitartez, pertsonaien pentsamendurik sakonenak ere jakin ahal ditugu, zer egiten duten eta zein asmo gordetzen duten momentu guztietan. Autorearen komentarioei esker haien ekintzak, ideiak eta eritziak objetiboki jakitera ematen zaizkigu, eta horrela ezohizko bizimodua daramaten istorioaren protagonistak pertsona arruntak bezala ikusi ahal ditugu.

Idazleak giro gordinak sartu behar baditu ere, Bilboko Las Corteseko auzoa eta prostituten mundua, hain zuzen ere, hurbiletik deskribatu ditu, edo hobeto esanda, barru-barrutik, giza dohainak eta errealitate zakar horretan bizi direnen artean dagoen samurtasuna eta laguntzarako prestutasuna, prostituzioari buruz dauden irudi txar guztien gainetik jarriz.

Itxura baino gehiago edukiari begiratu behar zaio, gaur egungo gizartean hain gogor finkatutako baloreak zalantzan jartzeko gauza delako elaberri hau, eta baita ere, pil-pilean dauden oso gai ezberdin eta interesgarri hautatu dituelako, ondo kokatuta benetazko inguru batean.

Nobela errealista baten aurrean aurkitzen gara, zeinetan dena interpretaziorik gabe ematen zaigun, objetibotasun osoz. Hala eta guztiz ere, irakurleak ezin dio kontaketari ihes egin eta, nahitanahiez, bere burua guztiz inplikatuta ikusiko du esku artean duen testuarekin. Ohartu gabe, istorioaren barruan aurkituko da ziur aski, eta horren ondorioz, pertsonaiei buruzko eritziren bat osatu behar izango du. Aldi berean, kili-kolo eta eztabaidagarri suertatzen diren tradiziozko baloreen arazoaren aurrean parte hartu beharko du hartzaileak, alde bat edo beste baten alde edo aurka jarriz.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak