« Errealista eta orekatua (batzutan) | Nortasun bi »
Bizkaierako idazle klasikoak / Xabier Altzibar / Bizkaiko Diputazioa, 1992
Lansonismoa ere euskaraz nola gainditua izan den Angel Zelaieta / Euskaldunon Egunkaria, 1992-10-02
Lan mardul eta zehatza egin du Xabier Altzibar etxebarritarrak —“Bizkaierazko idazle klasikoak”—, 678 orrialde bete-betean barrena.
J.A. Mogel eta Añibarrorekin hasten den bizkaiera literarioa ikertzen du: idazleen gaztetako ikasketak, B. Mogelen itzultzaile aitzindaritza (Bizkaiko Aldundiaren hainbat agiri itzuli zituen)… Argitasun ugari ematen ditu Frantziar Iraultza, Konbentzioko gudua, frantseste nagusia, exklaustrazioa, lehen karlistada eta abarrek, idazleongan izandako eraginaz, eta hauena haietan.
Aparteko arreta eskaintzen die argitaratze auziei, argitalpen hain geldituak, bestalde, 1816 urtea arte.
Altzibarren lanari esker, idazle hauen bertso eta sermoigintzaren ezagutza osoago eta sendoagoa daukagu, eta baita, eskuzkribuen arakatzeari esker, idazleen urteetan zeharko aldaketa: lehen obretan, esaterako, apenas dagoen “-ija” bukaerarik, eta “f-ak” ugari dira (zeintzuek ezabatu egingo bait ditu gero Mogelek).
Oro har, Añibarrok euskara “oso” bati begiraizen zion, eta Mogelek, aldiz, Markiñakoari (honen gipuzkera edo antzeko erak ezabaturik: ez du “-kin” erabiliko, adibidez, nahiz eta Markiña aldean erabilia izan).
Mogeldarrak, bereziki J. Antonio, bokal “bituak” (“ormaa”, “alabaa”…) erabiltzeko orduan, erregulartasun batez jardutera ailegatu ziren, Altzibarrek dioen bezala:
Azento diakritikoaz ere baliatu izan dira bizkaierazko idazle klasikoak, baina, azken batez, honen funtzionaltasuna “eskasa” da, ikerketa honek erakusten duenez.
Euskal literaturaren zatiketa ekarri zutenean (Mogeldarrak alde batera eta Añibarrotarrak bestera), markiñarrek ezarritako berrikuntza herritar fonetismoei jarraitzea izan zen: “maitia”, “txikixa”, “buruba”…, eta antzekoak idaztekoa, alegia. “Jota”-edo “iota-ren” auzian, “jan”, “jo”, “justo”… idaztearen alde agertu ziren (Larramenditarren aurka).
Altzibarren beharrak, euskararen aldetik begiratu izan ditu idazleok, batipat, azken baten euskararen historia aztertzeko. Artxibo lana eta dokumentazio bilaketa luze eta oparoa egin du, bestalde.
Markiñar idazle hauen eragina, azkenez, agiri-agirikoa izan. da Sabino Aranarengan eta, honi jarraiki, Lauaxeta bezalako poetengan.
Eskertzeko lana, bada, euskal hizkuntzaren eta euskal historiaren ezagutzarako.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi