« Indiako zuhur-hitzen arabera | Lansonismoa ere euskaraz nola gainditua izan den »
Hamalau / Xabier Mendiguren / Elkar, 1992
Errealista eta orekatua (batzutan) Felipe Juaristi / Argia, 1992-09-27
Izenburuak ondo adierazten duenez hamalaukoa da liburu hau, sonetoa, bizitza osoan amestu izan dugun kiniela, eta behin batean, aspaldi, oso aspaldi, gereziak oparitu genizkion neskatxa bezala. Esan nahi dut hamalau ipuinek osatzen dutela Xabier Mendigurenen bilduma hau.
Oso orekatua da liburua. Orekatuegi dator behar bada. Bi zatitan banatua, bakoitza zazpiko edo zazpiki, nortasun propioaz apaindurik. Hizkuntza ere halakoxea da, ekilibristaren modura bait dabil soka lodiaren batetik bestera, inoiz jauzi mortalik egitera ausartu gabe; behera begiratuz batzutan, gora bestetan, jakinik batean sare luzea dagoela zabalduta, eta bestean karparen sabai itxia. Ez du ihes egiten. Horizontalidadeari zaio etsitzen, erortzeko edo igotzeko tentazioa inoiz sentitu gabe. Huts egiteko beldurra, agian.
Inongo deskripziorik gabe, narrazio soil dira ipuin guztiak, salbu eta azkena. “Binaka, gereziak bezala” izenekoa. Zinema-kamara baten begia inguruan duena ikusten balego bezala. Ahalik eta subjetiboena izateko asmoarekin, ahalik eta errealistago. Kontalaria eta idazlea elkarrengandik bereizteko saioa. Dena den, begia ere ez da inoiz objetibo.
Laburrak dira ipuin batzuk, zazpikiak hain zuzen. Koadro modukoak, egunerokotasuna islatu nahi dutena. Idazkera formalez baina seguruz daude pintatuta. Errealistak bere mingostasunean, erridikuloak bere ironiarekin. Bizitza den antzerkiko eskenak dirudite. Mantentzen dute kontaeraren tentsioa, erritmo lasaia, eta batzutan amaiera bera ere harrigarria bezain txundigarria. Bestetan, ordea, ez. Ikusiegia, sorpresarik gabea. Orduan txiste txar baten antzekoak dira.
Gehiago interesatu izan zaizkit zazpikoak. Aipatzekotan “Merke-merke” izena daramana. Badago hor, paisa baten hilketa kontatzen denean, gertaerako elementu guztiak harrapatzeko nahia. Parte hartzaile guztien ahotsa entzuten dugu, bakoitza errealitatean berari egokitu zaion papertxoa antzezten. Puzzlearen piezak agertzen dizkigute poliki poliki. Irakurleak, azkenik, pieza horiekin osa dezake istorio osoa.
Eta nola ez, “Fetitxe”. Euskal idazleak biltzen dituen kongresu guztietara eraman eta aurkezteko modukoa. Besteek jakin dezaten behingoz zer den ondare unibertsalera aporta dezakeguna.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui