« Berrogetabat poema, bertso librez | Errealista eta orekatua (batzutan) »
Hitz Etena / Eustakio Mendizabal "Txikia" / Susa, 1992
Indiako zuhur-hitzen arabera Itxaro Borda / Argia, 1992-09-20
Ezuste hanitx ekarten, eta mentüraz ekarriko deikü, urte honetako üskal literatür eremüak. Gero haboro dügü üdüripena, mentea hürrentzear dagolarik, igaran hogeikadako gertakariak Historian sartzen ari direla, Elearen mündüak pausa txipiñi bat hartü nahi balü bezala. Txalaparta argitaletxearen “sorpresa” egükitzeko artean, hor dago Jon Arano itsasondoarraren haurtazun galduaren omenaldia, Eustakio Mendizabal itsasondoar mitoari. Lotüra sentimental xehe horrek emaiten dio libürüari zinezko balioa.
Aitzin-solas mamitsüa oparitü deioke Jon Aranok Txikiaren olerki sailari, erran zitezkeanak baino hürrünago joaiten iseatüz. Kokatü dü, Mendizabal ekintzailea, garai hartako erromantikortazünean, eta ordü hetako poetek erabilten zütüen molde berezien herrokan, idazlearen ütürri kreatiboak finkatzeaz eta zehaztez. Üskal mugimendu iraulzaileak “bere poeta” ere bazüala, edo bazüala ejerki erakusteko.
Txikiak ez zütüan manealat, gaüzak erdizka küplitzen, ez poesiak, ez borrokak. Aplikatzen ahal giniroke Indiako zuhur-solas elibat: “izan ziten neurtizlari edo terrorista, egizkitzü egitekoak direnak bururaino…”. Osotarzün horren jakile zaikü itsasondoko idazlea. Eta Mendizabalen koblak irakürtzez agertzen da, ekintzalaria bilakatüko zen gizon axolatiaren ütxüra, geroxeago, güti izkribatu beit züan, nahiz Iparraldean kasik orroaz emaiten dütügün kantore frankoren inspiratzaile agitü den. Kririxtitarzüna, herriarekilako amodio barnakorra, gaztaroaren ihes, erbestearen nekeak: lerroz-lerro azaltzen da, bizitza puxka bat, Algortako tren-eküleküan tiropean porrokitüko züena.
Momentuko dena errana baldin bada, Jon Aranok argitaratzen ahal zütüanak oro publikatüak badütü, asma dezakegü orano, izan ditezkela zonbeit texto bazterretan ahatzerik, eta balitake, Susaren Iraungo saileko liburü hau, beste sakonagoko baten hatsarrea bezik ez izatea. Hori, pürü, derogü desiatzen Itsasondoko Biltzaileari.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi