« Aingeruaren igarotzea | Isiltasunak hitz egiten duenean »
Bidaia sentimental laburra / Italo Svevo (Maite Lopetegi) / Ibaizabal, 1998
Pentsamenduan aske Javier Rojo / El Correo, 1998-10-28
Italo Svevo (1861-1928) idazle italiarraren Bidaia sentimental laburra euskaraz irakurtzeko aukera dugu Ibaizabal argitaletxearen eskutik. Eleberri labur honetan, zahartzaroaren atarian dagoen pertsonaia batek Milandik Triestera trenez egiten duen bidaia kontatzen zaigu, ikuspegi ironiko batez. Tren konpartimenduko mundu hertsian pertsonaia desberdinekin topatuko da protagonista eta haiekin egoera bitxiak biziko ditu. Nobelaren bidaia, ordea (alde guztietatik da ironikoa), ezusteko batekin bukatuko da Gorizia izeneko herrian. Dena den, protagonistari jazotzen zaizkion kanpoko gertaera hauek ez dira nobela honen alderdirik interesgarriena; haren pentsamenduak du garrantzi osoa. Zeren pertsonaia honek libre izateko sistema berezi bat aurkitu baitu loturaz beteriko mundu batean: pentsamendua aske ibiltzen den bitartean, bera ere librea izanen da. Eta, hain zuzen, hori gerta daiteke, pentsamendu horrek errealitatean ez duela inolako eraginik badakielako… Baina bukaerak ederki frogatzen du ustezko askatasun hori ez dela nahikoa munduan ibiltzeko. Nobela ederra, bere sinpletasunean sakona, Svevok, kotxe istripu batean hil baino lehentxeago utzi ziguna, ohiko literatura italiarretik piskat urrun dagoena.
Erbeste
Juan Garzia
Ibon Egaña
Utopiaren belaunaldia
Pepetela
Paloma Rodriguez-Miñambres
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Maddi Galdos Areta
Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio
Asier Urkiza
Moebiusen ertzak
Garazi Kamio
Nagore Fernandez
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Paloma Rodriguez-Miñambres
Landura
Jose Luis Otamendi
Mikel Asurmendi
Harakinen alaba
Yurre Ugarte
Irati Majuelo
Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette
Aritz Galarraga
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Joxe Aldasoro
Akabo
Laura Mintegi
Mikel Asurmendi
Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre
Asier Urkiza
Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide
Nagore Fernandez
Barazkijalea
Han Kang
Maialen Sobrino Lopez