« Hizkuntza eta kultura | Pentsamenduan aske »
Un ange passe / Pello Lizarralde / Erein, 1998
Aingeruaren igarotzea Jose Jabier Fernandez / Euskaldunon Egunkaria, 1998-10-24
Pello Lizarralderen azken liburuari izenburua ematen dion hitz jokoa frantsesez dugu idatzia eta bere esanahia, gutxi gorabehera, honako hau da: un ange passe (aingeruaren igarotzea), honela esaten da elkarrizketa batean hutsune edota isilaldi bat gertatzen denean eta hau nekagarria eta luzea izaten baldin bada. Orduan, frantsesez, metafora hau zera esateko erabiltzen da: hutsunearen edota isilaldiaren momentua elkarrizketako kideen artean igarotako aingeru batek sortu duela.
Metafora honen esanahiak, hizkuntza literarioaren aldetik, historian zehar bide eta interpretazio desberdinak jaso ditu. Idazle bakoitzak bere erara erabili du eta, ondorioz, aingeruaren igarotzea ere era ezberdinean ulertu dezakegu.
Pello Lizarraldek erabiliena eta, agian, ederrena aukeratu du: aingerua igarotzen denean gauzen ageriko zertzeladak desagertu eta ezkutatutako beste batzuk agertzen direla, gogoetak abstrakzioetara hurbiltzen, arrazoizkoa arrazoigabe bihurtzen, kontzientzia inkontzientzia eta errealitatea lilura.
Aingerua igarotzen denean, narrazioan eta, batez ere, giroan azaltzen diren isilaldi eta esan gabekoetan laburbildu eta biltzen da narrazioaren funtsa, benetako esanahia. Garrantzia duena ez da azalean kontatzen zaiguna, baizik eta azaleko sare horrek ezkutatzen duena. Eta narrazio mota honen balioa eta erakargarritasuna sareak dituen zuloetan datza. Zuloak txikiegiak badira, irakurlea ez da kutsatuta sentituko idazleak sortu nahi duen atmosferarekin. Baina handiegiak badira, arintasun nabarmenegiak sortu dezakeena bestelakoa da, narrazioa astuna izatea alegia.
Pello Lizarralde, zalantzarik gabe, Euskal Herriko literaturan dugun kontalari berezienetakoa da. Bere lanen artean irakurleak Hatza mapa gainean eta Sargori gogoratu ditzake. Oraingo honetan, narrazio bilduma den bere azken liburuan, lau lan bildu ditu: Un ange passe, Enamoratuen izerdia, Bi eta Ozeanoa. Eta nahiz eta bere estiloa lehenengo ipuinaren izenburuan bildu, beste hiru istorioak ere atmosfera berak kutsatuak daude.
Lizarralderen narrazioak, estilo honen jarraitzaileak direnentzako, maisulanak dira. Istorioek kontatzen digutena garrantzitsua bada ere, benetan garrantzia duena bere estiloaren giroa da. Bera baita narrazioaren haria eramaten duena, era kadentzioso batean, lasai, isilaldiz beterik. Honela, irakurlea da giro honen deskribapenaz narrazioaren muina estalgabetu behar duena. Baina saiatzea merezi du. Azalean arintasuna transmititzen eta komunikatzen duen atmosfera horretan sakontasun handia baitago.
Estilo mota hau gustuko ez dutenek kontutan har dezatela literaturan zein artean askotan esanahia bera baino garrantzitsuagoa dela gauzak nola esaten diren. Askotan, eta gaur egun gehiago, garrantzi gehiago ematen diegu azaleko baina era indartsuan kontatuta dauden gauzak esateko gai diren artista eta idazleei, ahaztuz, azken finean, azalekoak besterik ez direla kontatzen dituzten gauzak, eta narrazio eta obra horiek etorri diren indar berarekin ere alde egiten dutela.
Agian, Lizarralderen estiloa batzuei gogorregia egingo zaie, mintzaira eta materiazko ekonomia bandia baitago xehetasunez kontatzen diren istorio hauetan, baina ahaleginak ez du izpiritua hutsik uzten. Malenkonian edo oroitzapenean noizbehinka murgiltzea ere merezi duen gisa. Giorgio de Chirico edota Angel Pacual margolarien lanetan lasaitasun.eta patxadaz murgiltzea merezi duen bezala. Tabucchi eta Calvinoren liburu eta narrazioetan murgiltzea merezi duen moduan. Victor Ericeren filmetan murgiltzea merezi duen bezala. Hauetan guztietan azalean gertatzen diren baino gauza gehiago gertatzen baita. Froga ezazue.
Garondoan
Gorka Bereziartua
Asier Urkiza
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Nagore Fernandez
Kantu leuna
Leila Slimani
Maialen Sobrino Lopez
Odola kantari
Unai Elorriaga
Mikel Asurmendi
Bihotzean napalma
Pol Guasch
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
Aritz Galarraga
Zerua hemen
Oihana Arana
Ibon Egaña
Espekulazioak
Arrate Egaña
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Asier Urkiza
Fikziraultzaileak
Kamikaz Kolektiboa
Nagore Fernandez
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Maialen Sobrino Lopez
Ni, laiko
Markos Zapiain
Mikel Asurmendi
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Maddi Galdos Areta