« Auster-en magia | Nafarroako Artizarra »
Herritarra / Thomas Hobbes (Patxi Ezkiaga) / EHU, 2004
Herritarra Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2006-04-28
Herritarra edo hiritarra, honetan ez baitago batetik besterako desberdintasunik; alegia, herritarra esaten denean hiritarra ulertu behar da. Badakigu gurean herritarra oso dela herritarra, Euskal Herriko biztanle naturala eta ia betidanikoa, eta hiritarra, kapitaleko gizona. Ez hori bakarrik, gurean hiritarrak ez du fama onik, nahiago dugulako, salbuespenak salbu, herritarrak izan hiritarrak baino edo, zehatzago esanda, nahiago dugulako herritarragoak izan hiritarrak baino. Ez da ez garelako hirian bizitzen ohitu, gure herri gehienak hiriak dira, txikiak baino hiriak, dezente hiritartu baitira, alegia urbanizatu. Agian, herri bat garela oso sinetsita dugulako izango da. herri bat edo herri asko herri batean. Ez dakit ez ote naizen nahastu, herritartasunaren paradoxan.
Hobbesen pentsamenduari buruz dakiena baino gehiago jakin nahi duenak badauka non zer irakurri. Leviatan izeneko liburuak eman zion fama, baina De cive honetan laburbildurik ageri dira haren pentsamendu politikoaren oinarriak ez ezik, baita oinarri horien emaitzak ere.
Hobbesi buruz, egia esan, iritzi arruntak dioena ez da batere zuzena. Ez zen munstroa izan, askok uste duten bezala, ezta tirano bat ere, beste askok sinetsi nahi luketen bezala. Oso arrazionala izanik, eta errealitatearen lekuko fin eta zorrotza, bere garai istilutsu, desegoki eta egongaitz hartan giza salbaziorako legeak ezarri zituen, teorian bederen. Hari zor diogu hiritarraren kontzeptu modernoa, baita paktuaren teoria ere. Orain ere paktuari buruz mintzatzen da bazterretan, baina ez dut uste, Hobbesen paktuarekin zerikusia duenik. Hiritartasun kontzeptutik abiaturik egin baitaitezke paktuak, eta horrek badu bere izena eta badu bere prozedura. Demokrazia deitzen da.
Poesia guztia
Safo
Mikel Asurmendi
Josefa, neskame
Alaitz Melgar Agirre
Jon Jimenez
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Jon Jimenez
Reset
Aitziber Etxeberria
Mikel Asurmendi
Baden verboten
Iker Aranberri
Jose Luis Padron
Gizaberetxoak gara
Mikel Urdangarin Irastorza
Jon Jimenez
Iragan atergabea
Julen Belamuno
Hasier Rekondo
Haragizko erreformak
Mari Luz Esteban
Mikel Asurmendi
Eusqueraren Berri onac
Agustin Kardaberaz
Gorka Bereziartua Mitxelena
Juana
Jon Artano Izeta
Mikel Asurmendi
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Jon Jimenez
Simulakro bat
Leire Ugadi
Maddi Galdos Areta
Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu
Ibon Egaña
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Paloma Rodriguez-Miñambres