« Etxean da | Atxaga, Nobel sarirako »
Ugerra eta kedarra / Sonia Gonzalez / Txalaparta, 2003
Galera sentimentala Alvaro Rabelli / El País, 2004-02-01
Ugerra eta kedarra da Sonia Gonzalez idazle barakaldarraren lehenego eleberria. Aurretiaz bazen ezaguna olerkiginztan Sagarroiak izenburuko poema-liburua argitaratu zuenez gero.
Bilboren metafora dugu berriro Ugerra eta kedarra, Bizkaiko hiriburuaren alde batena behintzat, galduz doan Bilboren ezaugarri bat, zatarkeria hain zuzen.
Zatarkeria horren lekuko mutuak, euskal idazle askok ohituta gauzkaten bezala, Zazpi kaleak eta itsasadarraren alboko bazter eta auzuneak dira, bertako kale estu eta txisaztuekin, beren taberna-zuloekin, beren biztanle tipikoekin…
Baina Ugerra eta kedarra galera sentimendu handia da. Liburua hiriaren giro horren galera da, jada oroitzapen husta izan daitekeena; galera arautuetatik kanpo bizi izan nahi zutenena; baina amets eta idealen galera ere. Baina eleberrian bada gainontzekoen gainetik nabarmentzen den osagairik, batez ere maitasunaren galera deskribatzen baitu, azkenean bizia galtzear eramango duen sentimendua.
Izan ere, istorio nagusia Kat, droga eta delinkuentzia munduan dabilena, eta Eñaut ekintzaile politiko denaren arteko maitasun ezinezkoaren inguruan kiribiltzen da. Biak dira eleberriaren protagonista nagusiak, biak dira galtzaileak, biak arestian aipatutako galera horietatik etorriak.
Une batez bien artean ernatzen den maitasunak —beharbada euren azken aukera izan daitekeena— porrot egingo du, hasitako bideak ezingo dituzte gainditu eta muturreraino helduko dira.
Eleberriak baditu errealismo zatarraren osagai guztiak (gaueko giroa, sexua, tabernak, drogak, musika, nabarmenenak aipatzearren). Ildo horretan Sonia Gonzalezen azerturik handiena protagonistarengana heltzeko mdoau izan da, narratzailearen ahots ikuspuntuaren aldaketen bidez, barrru-barrutiko hurbiltasuna eman diona.
Hala ere, eleberriak badu arazorik. Agian ahulena topikoetan jausteko arriskua da eta, beharbada orijinaltasuna kentzen diona, beste idazle asko ibilitako gai berdinetan ibili izana.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez