kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Aurkari ikusezina / Jose Inazio Basterretxea / Alberdania, 2003

Etxean da Asier Sarasola / Gara, 2004-01-31

Iaz, “Euskaldunon Egunkaria”ren itxierak beste maila bat gaineratu zuen euskararen normalizazio bidean, egunez -egun igo behar duen eskaileran. Neke gehiago, min gehiago, tortura, senideak, herria, etsipenik ez. Zuzenbidezko gertakizun haien karian, biharko egunari begira jarrita, komunikabideek nortasuna eratzeko garaian omen duten garrantzi larriaz jakitun, euskal esparruaren osaketa gai hartuta, plazaratu du Basterretxeak Aurkari ikusezina deritzan saiakera euskaltzalea.

Eta horrela hasten da liburuan, joandako urteari errepasoa emanez, eta aurrera begira jartzeko beharraz; hedabideetan euskararen normalizaziorako hiru proposamen zabalduz. Hasieratik, beraz, egileak zein aldetan —aldeetaz hitz egitea zilegi bada— kokatzen duen bere burua argi utziko du: euskalduna eta euskaldunontzat. Nortasunaren aldarrikapen bihurtzen da liburuaren lehen erdia. Aipu, bertso, atsotitz ugariz landutako jardunean, euskararen historian izan diren autore esanguratsuenen —iritziak iritzi— goratzarre dirudienean. Orri artean agur daitezke Xalbador batetik, Aresti bestetik, Sarrionandia hemen, atsotitza han. Euskalduna eta, ondorioz, herri txiki eta baztertu bateko kidea, bere nor izanaren jabetzeaz eta harrotzeaz behartua dago nolabait, euskaldun egiten duenaren iraupenaz kezkaturik bada behintzat, azaltzen du. Halakoan, egile eta hizkuntza arrotzei ere, ez die muzin egiten bere diskurtsoa eraikitzeko garaian. Lehen erdi honetan —agian luzeegia—, metafora, hitz-joko, alegiak erabiliz, kontzeptu lausoen (identitate, nazio, estatu, botere) irakurketa goxatzea lortzen du, eta eskertzekoa da, jorratzen saiatzen den garia dela-eta. Literatur moldearekin asmatzen du egileak eta irakurketa ez da nekagarria suertatzen hartara.

Behin euskalduna aldarrikatuta, nor izate horren praxis-a gauzatzerakoan agertzen dira arazoak, hala eguneroko bizitzan, nola liburuan. Estiloa zuzenagoa bilakatzen da, idazlea bere hezitzaile talaian jarrita, irakurlearengana luzatzen dituen solas-lerrotan hala iragarrita. Hedabideei begiratuz, egoera diglosiko ofizialak izan dituen eraginekin, kritiko agertzen da erabat; euskarak pairatzen dituen kalteen errudun nagusitzat salatuz. Horren aurrean, jarduera elebakarra —berri paper hau itxita legoke, ez baitu euskalduna osotasunean asetzen— proposatzen du euskararen herritarren aurrera-bide bakar bezala. Euskaldunak bere burua euskaraz garatu ahal izateko beharrari aukera sendoak eskaintzea nahitaezkoa iritziz —hiru dira proposamenak: Komunikazioaren Goi Eskola Teknikoa eta Fakultatea, Euskal Medioen Kontseilua eta Albiste-Ajentzia— . Sozio-politikan erabakien garaia omen datorrenean, erakunde, eragile eta norbanakoen hautuari, beraz, deia. Alderdi hau parentesi artean, adibidez; zertan da Unibertsitateen Legea? Egileak berak bezala, ordea, irakurleak ez dio bizkarrik ematen errealitate diglosikoari. Erdal aipu eta erreferentziak erabiltzea natural izanik, pentsaeraren garatzean. Diglosiaren seme-alaba izanik gehiago. Horregatik ziur aski, idazleak ironia garratzez betetako hasierako lerrotan, kontraesanen apologia egiten du. Nola begiratu, bestela, albisteen leihoa goizero zabaltzen duenak? Euskara hutsean euskara oraindik/oraingoz hutsala den auzo, txoko, dendatan aritu nahi duenean?

Arraina bezalakoa den euskal-gaiaz hitz egiterakoan, euskara hedabideen uretan saiakera; irristakorra eta ihes egiten utzi behar ez zaiona.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak