kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Esan gabe neukana / Agurtzane Juanena / Elkar, 2003

Esan gabe neukana Ana Unanue / Aizu!, 2004-01

Istorioa: Franco hil bezperan, 1975eko irailean, atxilotu zuen Poliziak Agurtzane Juanena, orduan 18 urteko ikasle eta klandestinitatean militante zena. Hamabi ordu besterik ez zituen eman polizia-etxean, baina larriki zauritua atera zen, bere burua leihotik bota baitzuen lagunak ez salatzearren. Polizia-etxean eta ondoren bizi izandakoaren kontakizuna da liburua.

Emaitza: testigantza hunkigarria. Sufritutako torturak isilean gorde zituen urte askotan Juanenak —familiak ere ez omen zion galdetu polizia-etxean gertatutakoaz—, baina ahaztu, ez zituen inoiz ahaztu. Oinaze hura paperean jartzen hasita, kontakizun pertsonal bezain zintzoa atera zaio. Egin ziotena baino gehiago, berak nola bizi izan zuen, ordu haietan sentitu eta pentsatu zuena, kontatzen du.

Nabarmentzekoa: testuaren biluzia eta apala. Koldo Izagirreren meritua ere izango da egilearen ahotsa eta tonua errespetatu izana, berak orraztu baitzuen testua. Biktimismotik urrun, Juanenak umil-umil idazten ditu bere gogoetak, horiek jendaurrean agertzeak oraindik lotsa emango balio bezala. Eta horiek zuzen-zuzen iristen dira irakurlearengana, bizipenak horren latzak eta sentipenak hain benetakoak direnean ez dagoelako adjektibo edo kiribil ideologiko askoren beharrik.

Esaldia: “Nik ez nuen beste irtenbiderik ikusten: inmolazioa edo tortura. Gaztetan ez da printzipioekin negoziatzen”.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak