« Zelan diren gauzak | Esan gabe neukana »
Greta / Jasone Osoro / Elkar, 2003
Triangelu bitxia Javier Rojo / El Correo, 2003-12-31
Narrazio laburretan aritu ondoren, Jasone Osorok nobelari ekin dio lehenengo aldiz “Greta” izeneko liburu honekin. Generoan liburu honek idazlearen ibilbidean aldaketaren bat ekarri badu ere, aldaketa, egia esan, ez da erabatekoa izan, aurreko narrazio liburuan (“Korapiloak”) nobela baten hazia baitzegoen. Edukiari erreparatuz gero, Osororen literaturan ohikoak diren gaiak agertzen zaizkigu hemen ere. Nobelaren argumentua hiru perstonaia bitxiek, Oskarrek, Gretak eta Anak, sortzen duten triangeluan oinarritzen da, triangelu honen gorabeherak pertsonaia horiek, nork bere ahotsarekin, kontatzen dituztelarik. Osororen literaturan amodiozko harremanek dirudite gairik funtsezkoena, bakarra ia, “amodio” hitza, batzuetan, bestelako errealitateak ezkutatzeko bidea bada ere. Pertsonaiek amodioari eusten diote bakardadetik ihes egiteko, nahiz-eta amodio hori beste pertsonaientzat ulertezina izan. Bestetan, amodioaren atzean sexua baizik ez dago. Nobela batean garapen handiagoa behar dute pertsonaiek, baina batzuetan, garapen hori bilatu nahian, inkoherentziaren bat agertzen da. Aurrera pauso bat eman nahi izan du idazleak bere idazkeraren bilakaerean, eta hau eskergarria da.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi