kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

0 negatiboa / Arantzazu Lizartza Saizar / Pamiela, 2025

Poematutako diagnosi eta errezetak Maddi Galdos Areta / Argia, 2025-12-28

Poetek eta medikuek, biek idazten ei dituzte ulergaitzak diren ideiak. Poesia eta medikuntza bestetzuekin bilbatu ditu Arantzazu Lizartza Saizarrek (Leitza, Nafarroa, 1994), eta halaxe plazaratu du berriki 0 negatiboa izendatutako bilduma, bere ibilbideko lehen argitalpena. Ematea neurrian deklinatzearen beharra azpimarratu arren, neurrigabeko emateak blaitzen ditu olerkiok, zaintzaileen odol-taldeari erreferentzia egiten dion izenburuak aditzera ematen duenez.

Lau ataletan banatuta, halaxe eman dizkigu leitzarrak liburua osatzen duten 76 olerkiak: Bizitza ez da laborategian kabitzen, Ematearen sindromea, Dolua gasolinaz perfumatzen da eta Bisturiak hautsontzian.

Lehen atalak kontsultaren barrualdea lotzen du kanpoaldearekin edo, bestela esatearren, osasuna zein osasungintza osotasunarekin. Gaitzen esangura sozialak zein gorpuztutako gaitz sozialak, ibaiak kutsatzeraino heldu diren antsiolitikoak, terapiak erantzun ezin dituen galderak eta kontsultetako presagatik artatu ezin diren negarrak dira hizpide, eta, oro har, krudelkeria darie poemotan gizatasun aldarriz islatutakoei. Besteak beste, klaseari eta emakume gorputzaren objektibazioari loturikoak seinalatzen dira atal honetan (Kodeak: genetikoa eta postala poema dugu adibide), baina aldaketarako proposamenak ere badakartza (Kapsula gorriak).

Bigarren atalak aletu egiten du bildumaren izenburu den metafora: “Gainerako guztiei emateko prest / eurenetik soilik edan dezaketen arren” omen baitabiltza zaintzaileak. Mediku jardunaren eta, oro har, zaintzeak dakarren kargaz dihardu Lizartzak, langile izateaz eta nekeaz, gizatasunik ez den garaiotan gizatasunari eusten ahalegintzeak sortzen duen akidura eta harrotasunaz. Hirugarren atalak gaixoaldi zein heriotzak sortzen dituen hausturak ditu ardatz, bizi-emaria eteten dutenak hizpide, bizitza bera gai. Azkena da gorputzari lotuen dagoen atala, eta eskuak, bizkarrezurra, umetokia eta bestetzuk darabiltza poetak neurgaitz denari neurri hartzeko saiakeran, gorputza ehun multzo baino memoria, beldur, zama, desira eta bestetzuen leku dela gaineratuta.

Oro har, hitz eta egitura errepikapenek eta tentsio sortzaile diren antitesiek ezaugarritzen dute liburua, eta atentzio berezia ematen du metafora eta sinboloz ondutako iruditeriak: etxeko zapatilak, eskelak, mukizapiak eta eskularru urdinak zaintzaren eta osasungintzaren disekziorako bisturi dira, egoeraren diagnostikoa osatu eta etorkizunerako errezetak proposatzeko.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak