kritiken hemeroteka

8.684 kritika

« | »

Hiria gure oinetan / Irati Majuelo Itoiz / Susa, 2025

Ibili ahala arrastoa utzi Maialen Sobrino Lopez / Gara, 2025-12-28

Lisipe bilduman saiakera feminista lantzen duten pilulak argitaratzen dituzte eta, kasu honetan, euskal literaturan irudikatu diren espazioak aztertu ditu Irati Majuelo Itoizek. Sintesi lan bikaina da, nabaria da aditu bezain aritua dela, erreferentziaz josita dauden dozena erdi espaziora mugatu baitu lana (etxea, kalea, taberna…), euskal literaturan ikur diren zenbait obra ardatz hartuta. Hortaz, gure literaturako hirietan barrena garamatza, baina gai da hain ezagun ditugun obren alde ezkutua ikusarazteko “espazioari feminismotik begiratzea, perspektibaz aldatzea, aski delako hiri berri batean gaudela ohartzeko”.

Flaneur deitu ohi den ibiltariaren figura da haria, harat-honat ari delarik hiri modernoa nolakoa den azaltzen digun bizizale sentibera. Gorputzik ez duen behatzaile neutrotzat hartu izan da literaturan, baina nork du denbora lasai pasieran ibiltzeko nahi duen tokitik? Nork ez du ingurukoen arreta erakartzen hala dabilen bitartean? Abiapuntuko galderek erakusten digute flaneur-a zeinen mugatua den eta nola dagoen ingurua bere neurrira egina. Izan ere, “funtzio produktiboen arabera pentsatutako hirietan bizi gara, autoaren erabilera erdigunean jartzen duten espazio urbanoetan, eta horrek zaintza-lanetarako disfuntzional egiten ditu”.

Flaneuse-a eraikitzea da alternatiba, hots hiria kontatzea hegemonikoak ez diren begiradetatik. Kulturak egiten gaituenez, gure gorputzak, kezkak, beharrak, itxaropenak, bizipenak, pozak behar ditugu orri artean, baldin eta gure iruditeria egiazki gurea izan dadin nahi badugu. Sinplea dirudi, baina duela urte batzuk ederki laburbildu zuen Eider Rodriguezek Euskadi saria jaso ondotik, ohi bezala esperantzara kondenatzen gaituen gordintasunez, “literatura ez da bakarrik egoteko leku bat, horretarako badago mundua”.

Begirada berri horrekin, bat-batean, bistan da erabat ohikoak diren bizipenak ez direla egon gure idatzietan. Adibidez, noiz agertu zitzaigun lehenengo aldiz kalea beldurra eragiten duen espazio gisa? Edo halako protagonistak, aunitzen ispilu izan arren: “Emakume langileen paradoxa ekartzen digu argitara: lan merkatuan daude, (…) hala eta guztiz ere (…) ez dute astirik ez zilegitasunik kalean zehar lasai ibiltzeko”. Bizitzaren errelato gehiegi falta zaizkigu.

Eraldaketarako heldulekuak ere ematen dizkigu obrak: pentsatu duzu inoiz “emakumeen arteko laguntasuna hiria birdefinitzeko, berrirakurtzeko eta, finean, birmoldatzeko bidea” dela? Finean, literatura espazio bizigarria izan dadin, “bizitza den zera eder eta bortitz hori” kontatzeko dagokigun espazioa behar dugu.

Azken kritikak

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Irati Majuelo

Izen baten promesa
Hedoi Etxarte

Aiora Sampedro

Düsseldorfeko txibatoa
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Esne berriketan
Uxue Alberdi

Mikel Asurmendi

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Asier Urkiza

Esker onak
Delphine De Vigan

Maialen Sobrino Lopez

Pedagogismoaren gezurtapen bat
Teresa Maldonado Barahona

Amaia Alvarez Uria

Jai-Alai
Gaizka Arostegi

Jon Agirre

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Mikel Asurmendi

Hondarreko berorik geratzen bada
Iñigo Satrustegi

Irati Majuelo

Tropiko tristeak
Claude Levi-Strauss

Aritz Galarraga

Erleen azken ziztada
Kepa Iribar

Jon Agirre

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Ibon Egaña

Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

Hedabideak