« Patu sargoritsua | Bi aldiz »
Dimisioa / Juan Luis Zabala / Susa, 2023
Makina bat gizaki Jon Martin-Etxebeste / El Diario Vasco, 2023-12-09
Eszenatoki futurista batean kokaturiko hainbat ipuin bildu ditu Juan Luis Zabalak. Klima larrialdiak zauritutako planetan adimen artifizialak agintea bereganatu eta orain Hura da erabakien kontrola duena. Errealitate areagotua entretenimendu, osasuna kontrolpean, gizakien bizimodua erosoagoa da orain, baina ulertu (eta, beraz, kuestionatu) ezin dituen erabakiak betetzera derrigorturik daude. Teknologia gizateriaren salbazio eta kondena izango dela aurreikusten dute kontakizunek eta zenbait gizakik (protagonistek eta irakurleek) orden mundial berriaren pean sentituko duten itolarria da gai nagusia. Teknologiaren aurkako erresistentzia itxaropenaren hazia da liburu honetan. Naturari gorazarre egiten zaio eta gizakia gizaki egiten duen esentzia esploratzen. Dilema etikoak, etorkizunekoak zein betikoak, lehen planora ekartzen ditu idazleak. Pandemiaren kudeaketarekin estuki lotutako liburuen artean dago eta loturak ezar daitezke Ura saltoka, Pantailen garaipena eta Berriz zentauro bezalakoekiko.
15 ipuineko bilduma da Zabalerana; gehienak, laburrak. Ironia handiz jorratzen ditu gizateria “salbatuko” duten elementuak (droideak, futbola, txertoak…). Ipuinik luzeena “Sinbiosia Marten” izenekoa da (9 kapitulutan kontatutako ipuina): Martitzen kokatutako euskaldun baten gogoetak dira kontaketarako aitzakia, baina haren helburua kultur hegemonikoen eta periferikoen arteko igurtziez gogoeta eragitea da: galtzen ari den hizkuntzaren, kulturaren eta mundu ikuskeraren balioa goratzea, bertakoa denaren eta unibertsalaren arteko frikzioak bistaratzea. Zientzia fikzioa errealitateaz hausnartzeko baliabide bihur daitekeela frogatzen du Zabalak liburu honen bidez, eta ipuin liburu bezain saiakera liburu moduan sailkatzeko aukera ematen du.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi