« Egunerokoak | Berriro »
Behi eroak / Patxi Iturregi / Elkar, 2003
Pertsonaia bitxiak Javier Rojo / El Correo, 2003-10-08
Ezin esan daiteke Patxi Iturregi gehiegi argitaratzen duten idazle horietakoa denik. Orain aurkeztu berri duen liburu hau, “Behi eroak” izenburua duen narrazio bilduma, bigarrena da, oker ez banago, idazlearen literatur ibilbidean. Hango narrazioak lotzen dituen haria protagonisten izaera berezietan aurkitu behar dugu. Izan ere, protagonista guztiek, aldez edo moldez, normalitatetik urruntzen dituen ezaugarriren bat dute. Edozein logikaren kontra eraiki nahi duen arkitektoa edota krokodiloak erasotzen duen modeloa; lapur txapuzeroak zein rock munduko izar akituak: honelako pertsonaiek osatzen dute “Behi eroak” izeneko liburu honen fauna. Gehienak, edonola ere, barregarri zamarrak dira beren jokaeretan eta alde honetatik zenbaitetan idazleak liburu umoretsua egin nahi izan duela iruditu zait. Umorea, ordea, askotan sarkasmora lerratu ta mingostasun puntu batez hornituta agertzen da istoio hauetan. Idazkeraren aldetik, liburu modernoa-edo eskaini nahi izan du egileak, han da, bere testuinguruari zuzenki lotua. Honek, nire ustez, arazoa ekar diezaioke idazlanari: gustura irakurtzen den liburua da, baldin-eta denboraren igarotzeak zaharkituta uzten ez badu, zeren askotan modernoena baita izaten arinen zaharkitzen dena.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro