« Amets amerikarraren ifrentzua | Gure postmodernitatea »
Gorroto haut / Askoren artean / Alberdania, 2002
Gorroto haut, maite haut Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2003-09-14
Ehun orrialde ditu liburu honek eta hori, ehun orrialde izatea, ez da batere erraza ez pentsa, liburuek joera baitute ehunetik gora jotzeko edo, bestela, ehunetik behera geratzeko, ehun zenbakia, zenbaki biribila, zenbaki perfektua, zenbaki deigarria, ez baitzaie gustatzen batere. Gorrotoaren inguruan eraiki da liburu anitz eta pluralista hau, eta jakina, gorroto asko dago munduan, maitasuna adina edo gehiago bai behintzat. Nik, esaterako, eta neure buruaz hitz egitea zilegi bazait, gorroto dio gorrotoari, maitasuna diot maitasunari eta beldurra beldurrari; izan ere, gizon erredundantea nauzue, gizon errepikakorra, gizon kili-kilia, eta ez dut lotsarik, lotsaz bainaiz lotsa, ez besteaz.
Gorrotoa gai harturik zenbait idazle bildu dituzte Alberdania etxeko arduradunek, zeinen izenak ez baititu aipatuko, aski ezagunak baitira munduan, edo bestela esanda, ez baitute aurkezpenik merezi, merezimendua franko baitute aurkeztuak izateko, ezagunak izateaz gainera, edo azpira edo auskalo. Idazleak honako hauek dira, alfabetikoki zerrendatuak, alfabetoa, izan ere, oso diplomatikoa baita, ezer diplomatikorik bada behintzat mundu hüntan: Javi Cillero, Unai Elorriaga, Aingeru Epaltza, Hasier Etxeberria, Aritz Gorrotxategi, Juan Kruz Igerabide, Arantxa Iturbe, Karlos Linazasoro, Joxean Sagastizabal, Kirmen Uribe, Iban Zaldua eta Patxi Zubizarreta.
Lanok ezberdinak dira, batzuk besteen aldean jarrita noski. Niri bereziki Javi Cilleroren “Mañana” eta Joxean Sagastizabalen “Delenda est ozakildetza” gustatu zaizkit bereziki, umoretsuak baitira, irrigarriak. Antzerki laburrak dirudite, gaur egun modako dauden bakarrizketa horien antzekoak alegia, zeinak, telebistan azaltzen diren horietaz ari naiz, gero eta txiste tankera handiagoa baitute, eta txiste guztiek era berean amaitzen dute eskuarki: berdekerian. Txiste beharra dugulako izango da, nik behintzat oraintxe hartuko nituzke dozena bat txiste nire barrena alaitzeko, eta beste dozena baten barrunbeak ureztatzeko ere bai, ez baitago, askotan, umorea baino ezer sanorik, eta badira, edo baziren, munduan gauza sano ugari.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro