« Idazketara itzuli | Mugako kontuak mugan »
Poema liburu bat —irakurtzeko jarraibideak— / Angel Erro / Erein, 2022
Denboran gelditua Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2022-12-10
Denbora luzea eman du poesia argitaratu barik Angel Errok, 2005etik, zehazki. Ixilaldi horren erantzuna da liburu hau, Blas de Otero-Angela Figuera XIV. Poesia Saria irabazi zuena 2021ean. Abisu bat irakurleentzat 41 poematan barnatu baino lehen: titulua engainagarria zaigu. Hau da, irakurtzeko jarraibideak izan beharrean, kontrakoa ematen du, orden finko bat segitu gabe gomendagarriagoa suerta baitaiteke irakurketa, poetak ziria sartuko baligu bezala, tankera ironikoa eta jostagarria baliaturik —azken poemak “Hitzaurrea (edo azken taberna)” du izenburu. Gauzak horrela, aurrera eta atzera ibil daiteke idazle honen erregistro joria eta lirikotasuna kausitu ahal ditugulako nonahi. Hizkuntzarekin egiten du lan handia Errok. Halaber, bere asmoak agerian utzi ditu liburua hasten duen aipuak, Senekarenak: “Si vis amari, ama”. Horrek obraren tonua eta gaitegia iragartzen ditu, maitasuna forma desberdinetan islatzen delako biziaz, poesiaz, bikotekideaz, amaz, edertasunaz. Horietatik oso hunkigarriak begitandu zaizkit amari eskainitakoak (“Hilda egon ez zaitezen”, “Soineko huts usaintsuak”, “Baina lege”). Olerkariak miresten dituen beste idazle eta pentsalarien omenaldiak daude olerkietan barreiaturik, esaterako, Aurora Luque, Cesar Vallejo, Jorge Luis Borges, Luis de Camoes, Pernando Pessoa, Angel Maria Pascual, Urial da Costa, Eckhart von Hochheim edo Roland Barthes. Harrigarria ere dirudike kirolari bat azaltzeak, Ian Thorpe igerilariak; poema horretan, dena den, Pindarok gazte ederren gainean ondu zituen bertsoen oihartzuna igartzen eta, aldi berean, poetaren lanabesekin analogia egiten du (“Errepika, erritmoa, erritua”). Bertsoz harilkatu duen mota anitzetako maitasun-aitorpen hau ezingo du denborak garaitu, Errok berak adierazi duenez: “poesia niretzat da hitzaren aldeko eta denboraren kontrako borroka bat”.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez