« Begirada jantziaz | Hariak »
Txori Gorri. Andre siux baten idazlanak / Zitkala-Sa (Xabier Monasterio) / Testu Zaharrak, 2022
Libra zaitez beti azal zurien eraginetik Ainhoa Aldazabal Gallastegui / Argia, 2025-06-15
Zitkala-Sa hegoaldeko Dakoten erreserban (AEB) jaio zen 1876an. Eskolan asimilazioan oinarritutako hezkuntza jaso zuen, eta horren ostean unibertsitatean ikasi zuen. Andereño lanetan hasi zenean eta gobernuak bere komunitatea desegiteko trikimailu politikoaren konplize sentitu zenean hartu zuen Zitkala-Sa izena, Txori Gorri. Eta bere herriaren ipuinak jaso eta idatzi nahi izan zituen erresistentzia keinu eta bizimodu bezala. Liburu honetan aurki ditzakegun ipuin edo pasarteen jatorrizko liburuak hainbat dira. Antologia moduko bat da, beraz, esku artean duguna: Zitkala-Sa idazlearen obraren zati bat, hain zuzen ere.
Garaian bere lanak egin zuen ekarpena handia izan zen. Izan ere, diskurtso antikolonialak bogan egon aurretik idatzi zuen egileak bere komunitateaz zibilizatuak balira bezala. Eta zuriak dira anker bezala deskribatzen direnak (diskurtso hegemonikoak kontrakoa defendatzen zuen une historikoan). Finean, komunitatearen ipuinak eta bere esperientzian oinarritutako oroitzapenak idatzi zituenean antikoloniala zen begirada bat jaso zuen bere testuen bidez.
Zitkala-Saren kontakizuna inpaktuzkoa da, indar hegemoniko, politiko eta interes ekonomikoz beteta zegoen alde bakarreko kontakizuna kolokan jartzen duelako; eta indigenen komunitateak bizi izandakoa errealagoak diren terminoetan birpentsatzeko bere lana ezinbestekoa izan zelako.
Bere bizipena bezain konplexua da liburu honetan aurkituko duguna: nomada izan zen eta genozidio bat bizi izan zuen komunitatearen alaba da (eta ahozko literatura, ipuinak, esaerak aurkituko ditugu), erreserba batean jaioa (eta antropologikoak diruditen pasarteak irakurriko ditugu: sua nola egiten zuten, nola bizi ziren…), eskola katoliko batean interna ikasi zuena (erlijioak asimilazioan izan zuen eragina nabarmena da bere testuetan, Bibliaren agerpena…) unibertsitatean ikasi eta emakume berria izan zitekeenaren sorkuntza bizi izan zuen, indigenen identitate eskubideak —eta humanoak— defendatu zituen aktibista izan zen…. Pasarte laburrek osatzen dute liburua, nahi duenak zatika irakur dezan.
Nick Estesen Gure historia da etorkizuna edo Roxanne Dunbar-Ortizen An indigenous peoples´ History of United States liburuen irakurketak eragin zidan indignazio eta haserre bera piztu dit liburu honek. Kontatzen dutena gertatu izanagatik, eta errelatoaren gaineko boterea betikoek eduki dutelako ere bai.
Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre
Asier Urkiza
Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide
Nagore Fernandez
Barazkijalea
Han Kang
Maialen Sobrino Lopez
Beste urte batez
Samira Azzam
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Ulhaintsaren negarra
Jon Garmendia
Aiora Sampedro
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Irati Majuelo
Izen baten promesa
Hedoi Etxarte
Aiora Sampedro
Düsseldorfeko txibatoa
Karlos Linazasoro
Aiora Sampedro
Esne berriketan
Uxue Alberdi
Mikel Asurmendi
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Asier Urkiza
Esker onak
Delphine De Vigan
Maialen Sobrino Lopez
Pedagogismoaren gezurtapen bat
Teresa Maldonado Barahona
Amaia Alvarez Uria
Jai-Alai
Gaizka Arostegi
Jon Agirre
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Mikel Asurmendi