kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Profilak (Mugetan barrena) / Amaia Iturbide / Erein, 2025

Begirada jantziaz Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2025-06-14

Amaia Iturbidek beste arte-diziplinatan, margolaritzan, bereziki, poemetarako elikagaia bilatzen duela igartzen da, grina hori bere poesiaren hornitzaile bilakatuta. Horren frogatzat, aurten bederatzigarren poema-liburua plazaratu eta Iturbidek berak egin du azala. Izenburuak identitateari buruzko adiera bikoitza dakar; batetik, profil hitzean pertsonen eta objektuen izaeren aniztasuna eratzen da; bestetik, parentesi artean gaineratzen den “Mugetan barrena” horrek iradokitzen du nortasun lausoaren afera, hots, egungo gizabanakoaren ertzak ezabaturik-edo, ziurgabetasuna gure garaiaren ezaugarrietako bat da, etengabeko eraldaketaren kariaz zalantzak barruratzen ditugun artean. Ildo horretatik, olerkietan galdera-erantzun tankerako dialektika sumatzen da, natura, geometria, arte edota teknologiari buruz kontzeptu filosofikoak uztartzen dituena.

Gaien aldetik, hauskortasuna, bakardadea eta orainaldiaren gaineko gogoeta azaltzen dira. Poemen lehen multzoa, “Manikiaren bakardadetik”, esaterako, oso adierazgarri suertatzen da. Gainontzeko lau multzoek —“Bizipen-laginak”, “Ikasketa prozesuez”, “Behatokietan zehar” eta “Planteamendu mugakideekin”— bestelakoak hezurmamitzen dituzte, hala nola, bizitzaren zedarriak, iraganaren lorratzak oroimenean edo artearen erreferentzia oparoak (zinema, Rothko, Beckett, haikua).

Iturbidek hautatzen duen munduari so horretan ertzak leuntzen dituen zerbaiten peskizan dabilela begitandu zait, errealitateak desenfokaturik ematen badu ere, poesian erresistentziarako gakoak aurki baititzakegu, kultura eta etika euskarri, etsipen edo hondamenari (“min sakabanatuan murgiltzen”, 79 or.) aurre egiteko. Helduaroko esperientziatik Iturbidek bizitzaren konplexutasun eta postmodernitatearen arrakalen gainean ondu ditu bertsoak, esperimentazio poetikorako hizkuntza-baliabideak ondo ustiatzen dituelarik.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak