« Bizimodu bat, bi bide | Urabayen, agotak eta sanferminak »
Lur jota Parisen eta Londresen / George Orwell (Rafa Santxitz-Muxika) / Igela, 2025
Arlote alprojak edo langabe arruntak? Amaia Alvarez Uria / Argia, 2025-06-29
George Orwell Abereen etxaldea (Animal farm, 1945) eta 1984 (1949) eleberriengatik ezagutzen dugu, euskarara itzuliak biak. Baina horien aurretik Down and out in Paris and London idatzi zuen 1933an. Rafa Santxitz-Muxikak euskarara ekarri du aurten Igela argitaletxearekin: Lur jota Parisen eta Londresen.
Liburuko protagonista idazle eta kazetari den pertsona bat da, zeina autobiografia bat idazten aritzeaz aparte, bi hiri horietako etxegabeen eta eskaleen inguruko erreportajea prestatzen ari den.
Parisen lanik gabe geratzen denean eta gelditzen zitzaion diru apurra lapurtzen diotenean hasiko da kontaketa: zer egiten zuen aterpean lo egin ahal izateko eta zerbait jan ahal izateko. Bizirauteko borroka horretan bera bezala dabiltzan gizonekin eta euren pasadizoekin egingo du topo. Tarteka, hausnarketa egingo du eskale eta etxegabeei buruz ditugun aurreiritziak eta jokabideak desegiteko eta pobreziaren aurrean zer egin dezakegun proposatzeko.
Argi agertzen da liburu honetan estatus sozialaren araberako trataera jaso ohi dela jendartean. Esaterako, Parisen plater-garbitzaile dabilenean bere lankideek “eskubidea” zuten berari oihuka eta irainka hitz egiteko, nahiz eta lanetik irtetean elkarrekin kafea hartzera joan. Edota, Londresen aterpetxe batean kazetaria zela esan zuenean, bertako arduradunak bera ‘jauna’ zela esanez tratu berezia eman zion.
Emakumeen absentzia oso nabarmena da. Protagonista eta bere kideak gizonak dira denak, emakumeren bat agertzekotan puta bat da (dirua izatekotan sexu gosea asetzeko berarengana joko dute); ama edo emaztea da (bigarren plano batean dago, ahotsik gabe edo garrasi betean); eta liburuaren amaiera aldean agertzen den emakume-eskale bakarra alarguna eta antisoziala da.
Eric Arthur Blair deitzen zen idazlea, baina liburu honetan kontatzen zituenak bere senideak lotsaraziko zituelakoan erabaki zuen George Orwell ezizena sortzea, eta harekin argitaratzea. Denbora pasa da argitaratu zuenetik, eta zenbait gauza aldatu diren arren, oihartzunak datozkigu: etxebizitzaren arazoa eta okupazioaren kriminalizazioa, kontainerretako bilatzaileak, edo kaleko afari solidarioak debekatzea segurtasunaren izenean, besteak beste.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro