« Euskal(dunon) absurdoaren parodia | Arlote alprojak edo langabe arruntak? »
Olatuak sutzen direnean / Haritz Larrañaga / Txalaparta, 2025
Bizimodu bat, bi bide Joxe Aldasoro / Deia, 2025-06-28
Haritz Larrañaga zarauztarrak Olatuak sutzen direnean (Txalaparta, 2025) bere lehen eleberrian 80ko eta 90eko hamarkadetara eramango zaitu Lizar eta Imanol anaien bitartez. Zarauzko Barrio Txinoa edo Bermudako Triangelua abiapuntu, bi hamarkadetako borrokak biltzen ditu, autofikzioa erabiliz. Hala ere, Haritzek ibilbidea egina du lehen eleberri hau argitaratu baino lehen: surfarekin loturiko hainbat lan, artikuluak, iritzi zutabea eta Euskal Herriko historia hurbila jorratzen duten bi lan ere bai: Zarauzko ametsen liburua (2016) eta Zarauzko amesgaiztoen liburua (2019).
36ko Gerra galdu zutenen familia eta inguruan jaioak dira Lizar eta Imanol, “drogazaleak, prostitutak, parrandazaleak, turistak, borrokalariak, erdaldunak, euskaldunak, aberaskumeak, burges txikiak, langileak eta langabetuak” zeuden giroan heziak. Hortik aurrera, bi anaia, bi bizi, bi bidaia. Mundua ikusteko, edo orain esaten den bezala, irakurtzeko bi modu. Zarauztik mundura eta mundutik Zarautzera.
Lizarrek olatuak aukeratuko ditu. Bidaiak. Musika. Lagunak han eta hemen. Munduan zehar ibiliko da. Imanolek, aldiz, bide malkartsuagoa: politikarena, borrokarena, konpromisoarena, terrorismoarena. Aukera dezala norberak hitza. Erbestea, espetxea, tentsioa. Bi bizimodu diferente: ura eta olioa, mendia eta hondartza, elurra eta basamortua. Hala eta guztiz ere, bi anaiak ez dira hain desberdinak sakon-sakonean. Biek mugiaraziko dituzten baloreek elkarrengandik oso gertu daudela esan daiteke. Agian, hori da idazlea islatzen saiatu dena. Bi pertsona, leku berean, egoera antzekoak bizitakoak, baloreetan ere diferentzia handirik ez dutenak, zein bizimodu diferentea aukeratu dezaketen. Zergatik?
Liburua laurogei eta laurogeita hamarreko hamarkadaren kronika alternatiboa dela ere esan daiteke. Literaturan, komunikabideetan eta pelikuletan ere ahotsa ukatzen zitzaien eta zaienei hitz egiteko aukera eskainiz. Irakurlearen gogoari galderak egiteko bidea irekiko die: zergatik? Zergatik aukeratzen du batak bide bat eta besteak, beste bat? Hamarkada luzeetan hainbat eta hainbat herri, familia eta lagunartean egin den galdera. Erantzuna aurkitzea kostatzen dena, aurkitzen bada. Batzuk aurkitu nahi ez dutena. Eta, hogeita hamar urteren bueltan, biak aurkituko dira hasierako lekuan, hasierako lagunekin.
Gertakizunetan, istorioetan eta historian aberatsa den liburua ondu du egileak. Aberatsegia, agian. Iruditu zait dena kontatu nahi izan duela idazleak; eta, dena kontatu nahi izateak, batzuetan, kontatzen denari balioa kentzen dio. Historia eta istorioen uholdeak urardotzen ez ote duten bata bestearen segidan jartzeak, gertaerak duen sakontasuna, ertzak… ez ote diren airean geratzen. Kontatzen direnak, gainera, surflari eta militante baten bizitzak bezain diferenteak dira, eta nire iritziz diferentzia horrek indarra kentzen dio kontakizunari. Irakurlearen buruan nahasketa eta jauzi handiegiak ematen dira: Australian eskegita dauden kulero batzuekin idiarena jotzen duenetik Parisko espetxe baten dutxaraino. Norberak erabakitzen du zer eta nola idatzi, baina iruditzen zait intentsitatean irabaziko lukeela liburuan gertakizun gutxiagori tratamendu indartsuago eskaini izan balitzaio. Liburuaren hasieran egiten den bezala, Martinen gorabeherak narratzen direnean, adibidez.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro