« Polly & Jone: triki, triki, triki… trikitixa jo, joder! | Turismo hutsala, edo Euskal Herria ispiluan zehar »
Zoriona, edo antzeko zerbait / Karmele Mitxelena / Elkar, 2024
Igeri ala ito Ainhoa Aldazabal Gallastegui / Argia, 2025-07-06
Helduentzat bigarren liburua du Karmele Mitxelenak. Lehenengoa ipuin liburua izan zen, eta honetan ere nabari zaio ipuingile eskua; izan ere, kapitulu bakoitzak eszena bat jasotzen du eta modu independientean irakur daitezke.
Bikotekideak bere buruaz beste egiten duenean hasten da kontakizunaren istorioa, eta alargun geratu den protagonistak egiten duen bidaia fisiko zein emozionala kontatzen du hortik aurrera. Fisikoki Mediterraneora joan da, aspaldiko lagun edo maitale bat ikusteko esperantzan. Emozionalki dolua den zurrunbilo kaotikoan murgiltzen da, iragana, bikotekidearen heriotza eta familian duen lekuaz hausnartu eta gauzak ordenatzeko ahaleginean. Senarraren heriotzak markatzen du denbora: bera hil aurretik eta bera hil ostean.
Guztia kontatzeko bi ahots narratzaile aukeratu ditu Mitxelenak: lehenengo agertzen zaiguna bigarren pertsona da (Zu ez zintuen itsaso honek hil), hilda dagoen senarrari hizketan ariko balitz bezala. Baina, eleberriak aurrera egin ahala, protagonista bere buruari ere ari zaiola ohartuko gara. Lehenengo pertsona ere erabiltzen du, moduren batean egoera berri horretan bere burua aurkitzeko ahalegina egiten ari den protagonistari protagonismoa eman nahian edo. Eta horrela harilkatzen ditu barne mundua eta kanpokoa.
Iruditu zait bigarren pertsona erabiltzen duenean bere barne mundua ordenatzen ari dela. Eta lehenengo pertsona erabiltzen duenean bizirik daudenen mundua ordenatzen; bere harremanen unibertsoa ordenatzen, alegia.
Espazio fisikoari dagokienez ere, bi aukeratu ditu Mitxelenak. Bata Euskal Herriko kostaldeko herri bat da eta bestea Mediterraneokoa. Biak dira itsasodun herriak. Eta liburuko azaletik hasita itsasoak garrantzia duela ikusiko dugu, metafora handi batek bezala funtzionatzen duena. Itsasoak jan zuen senarra, baina itsasoa bizitzaren espazioa ere bada.
Bestela, egunerokotasuneko espazioak dira agertzen direnak: sukaldea, hoteleko gela, mugikorraren espazio fisikoa eta abar.
Liburuak ez nau bereziki hunkitu eta momentu batzuetan Mariaren bidaia emozional horrek hotz samar utzi nau. Hala ere, gustatu zait eta galderak sortu dizkit, bueltaka geratu zaidan liburua da. Hurrengo ikasturteko irakurle taldeetan zer komentatu emango duen liburua izango dela iruditu zait.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi