kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Beti mugan / Ruben Ruiz / Elkar, 2022

Mugako kontuak mugan Xabier Etxaniz Erle / Argia, 2022-12-11

Bigarren Gerra Handian kokatzen da Ruben Ruizen nobela hau, 1941 eta 1944 bitartean, hain zuzen. Eta hegazkinlari aliatuak nazien lurretatik atera eta berriro Bretainia Handira itzultzen zituen Comete sareaz ari zaigu; baina ez horretaz bakarrik, edo, hobe esanda, hori baino gehiago euskal mugalari eta kontrabandisten istorioez ari zaigu obra.

Ruben Ruizek erritmo biziz, kapitulu laburrez, Comete sarearen gorabeherak kontatzen dizkigu (agian informazio historiko gehiegi emanez batzuetan) eta horren parean Mattin gaztearen istorioa azaltzen zaigu. Umezurtz geratu ondoren Baztanen dagoen osaba kontrabandista baten babesean bizi den Mattinek muga zeharkatzearen arriskuak eta sabeleko kili-kiliak erakutsiko dizkigu, nerabezarotik helduarora nola pasatzen den eta baita bestaldean bizi den Amelierekin duen harremana ere.

Abenturazko nobela bat da Beti mugan hau, nobela historikoa ere bai, iniziatikoa ere badugu eta irakurlearen irribarrea eta malkoa bilatzen duen obra. Irribarrea kontrabando istorio batzuekin, malkoa mugan nahiz nazien jarraipenagatik hiltzen direnekin. Egileak ederki egituratu du nobela irakurlea irakurtzen animatzeko, Mattinen garapenaren lekuko izateko, bai eta Amelierekiko maitasun istorioarena ere; baina, horrez gain, irakurlea Comete sarera hurbiltzea lortzen du, haien lanera eta sufrimendura. Guzti hori, garai hartako Baztango bizimoduan kokaturik, kontrabandisten berri emanez, zer nolako harremanak izaten ziren ipar eta hegoaldekoen artean, Guardia Zibilarekin, edo kontrabandisten eta baserritarren artean.

33 kapitulutan banaturiko nobela dugu; kapitulu bakoitzak gertatuko denarekin zerikusia duen esaera zahar bat duela izenburu. Eta narrazioa bi plano ezberdinetan egoteak, amaieran bat egiten duten bi istorio kontatzeak, gertakariz eta ekintzaz beteriko obra izateak animatu egiten zaitu aurrera jarraitzera, liburua osatzen duten 250 orrialdeak irakurtzera, irakurle gazte nahiz heldu izan, nobela hau bera ere dagoelako mugan.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak