kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Ekaitza eta beste 34 ipuin / Kate Chopin (Joxe Mari Berasategi) / Igela / Erein, 2022

Kotoi usaina Nagore Fernandez / Berria, 2022-02-20

Erein eta Igela argitaletxeek elkarlanean argitaratutako Literatura unibertsala bildumaren parte da Kate Chopin idazle amerikarraren Ekaitza eta beste 34 ipuin liburua. Joxe Mari Berasategik euskarara ekarritako obrak, idazlearen 35 ipuin biltzen ditu, eta esan genezake batu ere egiten dituela. Izan ere, ez da Chopinek berak hala atondutako eta argitaratutako ipuin liburua, ezpada euskarazko itzulpena osatu dutenen hautu bat, idazleak bere bizitza guztian zehar barreiatuta utzi dituen obren hautaketa eta aurkezpen proposamen bat, hain zuzen. Dena den, ez da kontakizunen metaketa huts bat, argitaratu diren data errespetatu eta horren arabera hurrenkeratu den proiektu (literario) bat baizik, zeinak, idazlearen beraren umotzea ere erakuts diezagukeen. Proiektu bat dela esatean, gainera, ez naiz ari antolamenduaz eta kanpo egituraz bakarrik, asko dira elkarrekin josten diren hariak: espazioari kotoi usaina dario, XIX. mendeko Ameriketako Estatu Batuetako plantazioak baitira kontakizun gehienen agertokiak, eta berebiziko garrantzia hartzen du Louisianako Natchitoches-eko parajeak. Bazterreko paisaien alde egin du pertsonaiak irudikatzean, bestelako protagonismoa hartzen baitute subalternoek, eta euren ahotsak eta karakterizazioa mimoz eta duintasunez eraikita dagoela antzemango du irakurleak.

Aurrekoarekin batera, azpimarragarria zaigu hizkuntzen erregistroen aldeko hautua. Batetik, euskarara ekarrita egon arren, itzultzaileak, han-hemenka, frantsesezko esapideak eta esaldiak dakartza, eta horrek sinesgarritasuna erantsi die pertsonaiei eta testuinguruari. Bestetik, euskararen beraren trataeran ere esango nuke ausardia erakutsi duela Berasategik, pertsonaiek ahotan duten erregistroa bakoitzaren klase sozialaren araberakoa baita; piramidean beheragoko klaseek euskalkian dihardute, erdialdeko sartaldekoan ausartuko naiz esatera, estratu sozial goragokoek, ostera, jasoan hitz egiten dute, euskal testu klasikoenetatik edan duen batuan, hain zuzen. Imajinatzen dut jatorrizko testuan ere askotariko erregistroak agertu direla pertsonaien klase soziala zein den, eta itzultzaileak, neurri batean, hori bera transmititu nahi izan digula euskaraz ere. Alde horretatik, hautu koherentea eta zentzuzkoa iruditu zait Berasategirena; ordea, erabilera horrekin pertsonaiek sinesgarritasunean irabazi badute ere, eta jatorrizko testua dagoen-dagoenean errespetatu bada ere, iruditzen zait testuaren ulergarritasuna sakrifikatu duela horrek.

Guztiarekin ere, 35 bizitza puska aurkituko ditu irakurleak orriotan: bizitza diot, egunerokoa leitmotiv-a baita obran, eta puskak, hasiera asko eraikitzen baititu autoreak, baina bukaera zehatz eta itxirik ez dutelako kasu gehienetan. Idazleen artean, bi joera nagusitzen dira istorioak kontatzeko unean: showing-a maite dutenak, hau da, gertatzen dena ekintzen bitartez erakusten dutenak; telling-a nahiago dutenak, gertatutakoa hitzez kontatzen dutenak. Ipuinotan, ordea, parez pare jartzen dira bi estiloak eta hutsuneen alde egiten, bai hitzez, bai ekintzez; erakusten ez denetik kontatzen zaigu.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak