kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Natura berriak / Jon Gerediaga / Pamiela, 2020

Naturalezarekin bat Javier Rojo / El Correo, 2020-09-19

Jon Gerediagaren poesiak oinarri oso markatuak ditu, eta alde honetatik begiratuta bere poemagintza koherentzia handiz aurkezten zaio irakurleari. Lehenengo oinarria naturalezaren presentzia da. “Natura berriak” du izenburua bere azken poema liburuak eta izenburutik bertatik lehenengo oinarri honen aztarna agertzen zaigu. Naturalezaren gaiak alderdi desberdinak aurkezten ditu Gerediagaren poesian, eta gehienetan deboraren igarotzearekin du zerikusia, non ziklikotasuna azpimarratzen den. Naturalezan subjektua difuminatuta geratzen da, haren elementu bat besterik ez izateraino. Gizakiaren bizitzak, beraz, bat egin behar du ziklo horiekin, harmonia aurkituko badu. Eta bat egite harmoniatsu horren adibidea da liburu honetan aurkezten dena. Gizakiaren bizitzaren zikloak, urtaroak erakusten dituenak eta egunean zehar islatzen direnak sintonian agertzen direlarik, denboraren igarotzeari eta beraz heriotzari esanahia eta zentzua aurkitzen zaizkie, etengabeko gurpila sortuz. “Lokatza” izan daiteke hitz klabe bat honetan, amaiera adierazten duen neurri berberean bizitza berri baten hasiera errepresentatzen baitu.

Poesia honek hausnarketara bultzatu nahi du irakurlea, poesia bizitzaz pentsatzeko bidea baita. Hauxe da bigarren oinarria, hausnarketaren eta adierazpen poetikoaren artean dagoen lotura, edota bi elementu horiek ezin banatzea. Formaren aldetik Gerediagaren poemek estilizazio erretoriko nabarmena aurkezten dute. Funtsezkoa ez den guztia bazterrean utzita esentzialenera jotzen du, irudi soiletara. Izan ere, liburu honetan agertzen diren irudiek zirkunstantziarik gabeko naturaleza abstraktu eta orokor baten presentzia erakusten dute. Aldi berean naturalezaren partea eta behatzailea den subjektua gero eta kontzienteagoa da bere lekuaz, eta unibertsoa bere inguruan aritzen dela pentsatu beharrean bera unibertso horren atal txiki eta xumea dela ulertzen du. Eta hau onartuta, zorionarekin parekatu daitekeen bakea erdiesten da.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak