« Asperra eta askapena | Kalea »
Poesia kaiera / June Jordan (Ane Garcia Lopez) / Susa, 2020
Oraintsuko poesia, biharko poesia Aiora Sampedro / Berria, 2020-05-31
Susa argitaletxeko Munduko Poesia Kaierak bildumaren barruan argitaratu den liburu honen bitartez ezagutu dut nik June Jordan idazle amerikarra.
COVID-19aren krisiak kulturgileei bereziki eragin diela protesta egiteko, bi greba egun hartu zituzten kulturako langileek apirilean, industria editoriala gelditu egin da bi hilabetez, baina etxerako bidalketekin hasi dira berriki. Eta hala, aurkezpenik gabe bada ere, Susak dagoeneko (bakarra ez bada ere) argitaratu ditu pare bat ale berri: Munduko Poesia Kaieren atalaren barnean, Beñat Sarasolak gidatutako bi egileren lanak euskaratu dituzte Miren Agur Meabek eta Ane Garciak, Forugh Farrokhzad irandarraren eta June Jordan estatubatuarraren poema bildumak, hurrenez hurren. Aipagai den liburuari dagokionez, Sarasola bildumaren zuzendariak hitzaurrea egin dio, poetaren bizitza azalduz, ohi bezala, apunte pertinenteak eginez pieza literarioak ulertzen laguntzeko.
Egiazki, June Jordanen bizitzak bere lan literarioa gurutzatzen du; barrenetik idatzitako poesia da, generoari, sexualitateari, arrazari edota klaseari erreferentzia egiten diona. Beraz, ahots-poetikoak lehen pertsonan hitz egiten du askotan, bai singularra, bai plurala erabiliz. Horrela, Jordanen poesiak matiz soziala hartzen du. Bestalde, hirugarren pertsona ere erabilia da, zenbait poema narratiboago emateko, gertuko gertakari dituenak deskribatzen jardun ohi duenean. Horrela, Jordan partaide den talde zapaldu baten zentzua gailenduz doa irakurketan, kontrajartzen zaion Beste bat eratuz, orokorrena, gizon zuriak ordezkatzen duena. Batek ezin du saihestu Adornok basakeriaren aurrean agertzen duen inpotentzia ikustea Jordanen lerroetan. “Bizitzaren halako defentsa berariazkoa eginez ezen ez baitago oraindik inor aldarrikatuko duenik babesgune hau munduko beste edozein baino gutxiago denik”, dio Jordanek Hegoafrikako emakumeez aritzean.
Duela egun batzuk egunkari honek zekarren Kulturaren Euskal Behatokiaren berrian irakur zitekeen aurreikusten dela euskal kultur eragileek %40 murriztuko dituztela euren diru-sarrerak. Panorama horren aurrean, estrategia berriak saiatzen hasi dira editorialak eta liburu dendak (abian dira bazkide kanpainak, etab.). Ezin ukatu arraroa suertatzen dela lanak aurrejuzgurik gabe eskuratzea, informazio gehiagorik gabe… June Jordanek Poema bat Hego-Afrikako emakumeei olerki bat eskaintzen dien moduan, bihoazkie lerro hauek konfinamendu garaian ere liburuak etxeotara heltzeko aurrez aurre lanean aritu diren editore eta liburuzainei; haiek gabe literaturarik ez da, eztabaidarik ez da; Euskal Herritik kanpo bizi garenontzat euskal argitaletxeak, liburu dendak eta haien ekitaldiak dira euskarazko sorkuntza kulturalerako leiho sarri bakarra, editorialak eta liburu dendak dira euskarazko kulturarekiko geratzen zaigun azken katebegi humanoa.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui