« Biografia poetikoa | Espektro bat euskal letretan (II) »
Hik ez dakik zer den beldurra / Karlos Linazasoro / Erein, 2019
Krudelkeriatik tiraka Aiora Sampedro / Berria, 2020-03-08
Joan den astean euskal literaturaren eta umorearen arteko loturak aztertzen dituen Aitor Biainen artikulua argitaratu zuen BERRIAk, eta han Karlos Linazasororen lanak umorezkoen barruan aipatu zituen Iban Zalduak. Preseski, irakurleak Linazasororen ironiarako ohitura identifikatuko badu ere, ez dezala lan honetan olgetarako literaturaren ukiturik bilatu. Egiazki, prozesatzea kostatzen den lana da tolosarraren azkena. Baiki, kontrazaleko mezuan “gaizkiari buruzko gogoeta gupidagabea” dela zehazten du argitaletxeak.
Irakurri eta hausnarrean uzten zaituen horietakoa da Hik ez dakik zer den beldurra lana. Ipuin-liburu bezala argitaratu zuten, nahiz eta hainbat, luzeragatik, mikroipuintzat ere jo daitezkeen. Liburuaren hasieran txertatutako beste idazle batzuen aipuekin batera, izenburuak narrazio guztiak gurutzatuko dituen atze-oihala izango dena aurreikusten laguntzen du: beldurra eta haren inguruko hausnarketa. Izan ere, gizartearen inguruko hausnarketa kritikoaz gain, idazlearen berezko poetika bat egituratzen da lan honetan; beldurrari loturiko poetika bat. Eta azalduko dut:
Linazasororen liburua irakurri bitartean, beti egiten dudan bezala, orri bat eta arkatz bat izan ditut prest oharrak hartzeko. Hiru ideia apuntatu ditut lehen kolpean: ezinegona; errua; noraeza.
Errua. Kontakizunetako protagonistetako askok aitortzaren bidetik jotzen dute narrazioan, eta iraganean gertatu den (egin duten) ezbeharren bat kontatzen diote hartzaileari.
Noraeza. Urduritasuna sentiarazten du irakurketak; erruari nahiz babesgabetasunetik etorritako beldurrari aurre egiteko bilaketan, istorioetako pertsonaiek amildegitik salbatzeko heldulekurik aurkitzen ez dutela ikusteak.
Ezinegona. Irakurketak irakurlea interpelatzen badu ere, jarrera introspektiboa erakusten du egileak. Horretarako, narratzailearen lehen pertsona ezinbestekoa da. Ipuinak lehen pertsonan daude kontatuta, eta gehienek kontzientzia-jarioaren estiloa jarraitzen dute. Hau da, pertsonaiak konfesatzen ariko balira bezala jasotzen ditugu kontakizunak hartzaileok; barne-bakarrizketa baten gisara, bat-batekotasuna, ideien desordena eta ahozkotasunaren ukituak dira prosa egituratzen duten ezaugarriak. Ipuin gehienen amaieran, gainera, efektismorako joera erakusten du egileak, traman aurreikusten ez zen bira bat ematen duelako gehienetan ipuinaren amaierak. Estilo-ariketa honek artegatasuna transmititzen du etengabe.
Poema gogoangarri baten haritik tiraka idatzitako lana dela ere aipatzen du argitaletxearen oharrak, eta, egiazki, prosa oso poetikoa da une askotan aurkitu daitekeena. Egileak beste lan narratibo batzuetako kontakizun minimalistetatik gehiago urruntzen den joera metaforikoari heltzen baitio lan honetan.
Irakurle honi bereziki interesgarria gertatu zaio lana, idazlearen ohiko literatura-ibilbidean suposatzen duen biragatik.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi