« Dibertitzeko literatura | Hondarrak »
Aitaren etxea / Karmele Jaio / Elkar, 2019
Arropa estuei tamaina hartzen Amaia Alvarez Uria / Argia, 2020-02-09
2019an ikuspegi feministatik literaturan egindako deseraikitzeak egon dira euskaraz. Amatasunari begirako Katixa Agirreren Amek ez dute (amatasun-sena auzitan jartzen du) eta Karmele Jaioren Aitaren etxea (aita-senarraren rolari astindua ematen dio), adibidez. Bigarrenari begiratuko diogu gaurkoan.
Eskaintzan “gizon berriei” irakur dezakegu. Izan ere, “maskulinitate berriei” buruzko lantzat har dezakegu. Nola izan gizon (heterosexual), aita, senar XXI. mendean? Belaunaldi batean, bitan garaiak hainbeste aldatu ostean? Bi greba feministen ostean, laugarren olatuak harrapa ez zaitzan?
Era berean, 2016an euskaraz plazaratu zen Najat El Hachmiren Azken patriarka gogorarazi digu. Han bezala hemen ere protagonistak bere aitari begiratzen dio patriarkatuaren ordezkari fierra den eta jada eredu ez den horri. Nahiz eta oraingoan, alabak hitz egin beharrean, semeak egiten duen.
Bestela esanda, uniforme bat ematen dizutenean aukerak dituzu. Badira hartara moldatzen direnak, nahiz eta deseroso sentitu; badira bere modura moldatzen dutenak gustura izan arte; eta badira erantzi eta bere arropak janzten dituztenak, ondorioei aurre egiteko prest. Liburu hau horretaz ari zaigu, egokitu zaizkigun arropez edo uniformeez. Emakume eta gizon rolei buruz.
Ismael eta Jasone senar-emazteak dira. Gurasoak. Bikote. Familia. Gizon eta emakume. Eta Libe bataren arreba eta bestearen lagun mina gaztarotik hona. Hiru pertsonaia horien izenak dituzte liburuko kapituluek. Izan ere, fokua batetik bestera saltoka joango da bizipenak, ikuspuntuak, ibilbideak tartekatuz.
Istorioa eraikitzen joango da pertsonaia bakoitzak bere bidea egin ahala. Euren burua deseraikitzen joango dira. Egokitu zaizkien arropei erreparatu eta harekin zer egin nahi duten erabaki arte irakurlea bilakaeren eta aurkikuntzen lekuko izango da.
Eraikitze-deseraikitze prozesuarekin batera idazletzari buruzko gogoetak tartekatuko dira. Idazteak dituen argilunak agertuko dira eta literaturaren funtzioa eta balioa izango dira hizpide. “Idaztea lur azpian utzitako guztiak ateratzeko modua da” eta, irakurri dezakegunez. Literaturaren xedeetako bat munduak deskubritu eta zurrunbiloei zentzua ematea da, ala ez da?
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi