« Abangoardiako poeta | Gutunen patua »
Poesia kaiera / Louis Aragon (Itziar Diez de Ultzurrun Sagala) / Susa, 2019
Hiltzeko kantak, bizitzeko Igor Estankona / Deia, 2019-11-09
Louis Aragonek (Paris 1897 – 1982), mediku izateko ikasi zuen, eta poesiaren eta are kulturaren sendagile ibili zen, Breton eta Soupoultekin batera sortu zuenetik “Littérature” aldizkaria, 1919an. 1920an argitaratu zuen “Feu de joie”, eta lehen poema horietan nabari zaio jada joera bat anti-tradizionala eta suharra. Bueltan-bueltan, 1932an, artean PCFn izena eman zulerarik, errealismo sozialista praktikatzen hasi zen, bere erara. Eta tarteko gris guztiak ere Louis Aragonenak dira, 1942ko “Liberté” poema famatua barne. Antologia honen hitzaurrean Beñat Sarasolak gaztigatzen digu, halaber, Elsa Troiletekin izan zuen harremanaz. 1928an ezagutu zuten elkar, eta “Elsaren zikloa” deitzen dira Aragonen zenbait obra, “Les Yeux d’Elsa” (Elsaren begiak) barne. Eta Aragonen biografian beste arantza bat, mingarria, bere aitak onartu ez izana izan zen. Sarasolak dio, halaber, poetaz haraindiko poetaz, abesti bihurtu zen poetaz: “Poeta petoa izan zen, eta inork ez bezala menderatzen zuen lengoaia poetikoa. Poemen barneko erritmo, hoskidetasun eta errimek garrantzi handia dute bere poesiagintzan, eta horiek ere itzultzea izan da Itziar Diaz de Ultzurrunen lorpen handienetakoa. Musikalitate handikoak dira poema ugari, eta artez erabiltzen zituen anaforak poemei kadentzia egokiena eman nahian. Ezin ahaztu, orobat, kantu frantziarra delakoan izan zuen eragina, kantari askok musikatu baitzituzten bere poemak. Leo Ferrek batez ere, baina baita Yves Montandek, Jean Ferratek, eta bestek”.
Dadaismoa, surrealismoa, Lehen Mundu Gerrako izugarrikeriak, Bigarren Mundu Gerra are suntsigarriagoa, erromantizizmoaren ukazioa, Maiakovskiren zarata metalikoa, XX. mendean Frantzian eta Europa osoan historiak , politikak eta estetikak izan dituen gora-behera guztien testigu eta protagonista, Louis Aragon ulertzen arean zaila da, eta itzultzeko inposiblea.
Hala ere Itziar Diez de Ultzurrunek lortu du, hoskidetasunak mantenduz, poemak amultsuki behartuz, Munduko Poesia Kaiera gogoangarria onduz. Gogoangarria itzulpenagatik. Gogoangarria aukeraketagatik. Eta Aragon delako estetika berri baten defendatzaile, iraultza baten aldeztaile. Iraultza hori nihilismoan hasi zen, adoregabeturik atera ziren-eta Lehen Mundu Gerratik intelektualak. Gero apurka-apurka logikaren eta moralaren aurkako matxinada bihurtu zen pesimismo hura guztia, eta artea antzaldatu egin zen: “Amodio erabat hotz datzala ja lurrean/ Bera dut nik Jauna eta hark ni harrapakina/ Gaua izanen da luzea eta ohea mehea/ Ortzia zabalik dago eta gorri-gorria/ Zu baitzoaz zatoz hona Asteazken hats errea”. Ordutik ez da egon estetikaren filosofia ezbaian jarriko duen beste mugimendu hain sakonik. Behintzat ez idaztearen oinarriak eurak horrela inarrosiko zituenik, dena dudan jarriko zuenik.
Hiltzeko kantak eta bizitzeko kantak dira Louis Aragonenak. Denak emanda bizi eta denak emanda aritu zen sorkuntzan. Azkenean erretiratu xamar, ixil xamar, normala den moduan, ixiltasunaz idatzi zuen: “Bizitzako gela guztiak azken finean dira/ Tiradera irauliak Bizitzako/ Gela guztiak eta bertzeak zeinez/ Ez dudan deus erraten gela guztiak orainMarmarrean horma guztiak hitzik gabe leihoak/ Hilik// Baita gela hau ere zeinean ari naizen goiztirian honako hau izkiriatzen/ Anitzez geroago/ Txoriz beteriko isiltasunean”.
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Zerua hemen
Oihana Arana
Maialen Sobrino Lopez
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres