« Mundutik mundura | Gauzen atzean »
Fake news, ez dira atzo goizekoak / Fito Rodriguez / Utriusque Vasconiae, 2019
Albisteak hobeto ulertu eta moldatzen ikasi aldera Mikel Asurmendi / argia.eus, 2019-06-21
Hasteko eta behin, argitaletxeaz ele sorta:
“Fake news”-ak ez dira atzo goizekoak liburua Utriusque vasconiae argitaletxearen azkena da, berau itxi baita. Paulo Iztuetak orain aste batzuk itxiera iragarri zuen Ainhoa Larrabe Arnaizek Berria-n egin elkarrizketan. Elkarrizketan, hala berean eta besteak beste, “pentsamendu propiorik gabeko herria herri hila da” adierazi zuen Iztuetak.
Egia esan, Utriusque vasconiae-ak ez du tankera horretako argitaletxe batek behar duen atxikimendua ukan. Egiari zor, ez euskarak eta ez pentsamenduak ere, ez dute herria —herria deitzen dugun— aldetik sostengu aski jaso ere. Gaur gaurkoz, ez da antzematen euskalduntasunak behar duen tornuia. Edonola ere, eskerrik asko Paulo Iztueta eta Jokin Apalategiri —egitasmoaren egile nagusiei— hogei urteko jardueraren ondoren ondu duten uztarengatik, baita gainontzeko lagun, eragile eta egileei ere.
Eragile izan ezik, saiogile oparo da Fito Rodriguez. “Fake News”-ak ez dira atzo goizekoak saiakera Ideiak saileko 11. liburua da, eta berau argitaratu aitzin, idazle honek bost zituen plazaratuta sail berean. Gainerako sailetan emanak, bestalde. Egiari zor hau ere, saiogile honek ez du —nire uste apalean— behar eta merezi duen arreta jaso. Ez da bakarra, bistan da. Arrazoiak hamaika dira. Luze joko luke horiek aletzeak. Bego oraingoan.
“Fake News”-ak ez dira atzo goizekoak saioa hizpide, hainbat hausnarketa:
— Liburua txikia da, baina gotorra. Antzinako kultura eta usadioetatik abiatuta, berri faltsuen fenomenoa —fake news, zurrumurruak eta esamesak…— aztertzen du. Halaber, nazioarteko —ahozko nahiz idatzizko— pentsamenduaren eta literaturaren berri ematen digu, atzokoa eta gaurkoa eman ere.
— Gezurrezko notizien inguruan ikas dezagun aldera, egileak aro modernoko pentsalarien lanen erreferentziak ematen ditu liburuan, baita hizkuntzan adituek lengoaiaren gainean egindako gogoetak ekarri ere. Notiziak daukan muin semiotikoa ikasiaren beharraz emtean digu aditzera Fito Rodriguez irakasleak. Ene ikaspena: “Hitzek adierazten dutena taxuz ikasi ezean, nekez osatuko dugu errealitatea. Erreala edo egia”. Hala egia, alegia.
— Hona liburuaren tesia: “Gizarte baten adierazle dira zurrumurruak”. “Zurrumurruek sinesgarriak izan behar dute, errepikatuak eta aurreikusitako gizarte-estereotipoei oinarria ematen diete”, diosku Rodriguezek. Ikasi batez, ez dirudi duela bi milurtekoaren jendartean zurrumurruek zeukaten garrantzia eta berean zabaltzen zuten arrastoa gaur egungo esamesen aldean hain diferente izango zirenik.
— Orduko ur uherretatik egungo lohiak, hots, zurrumurru haietatik egungo fake news-ak. Zer aldatu bada? Bada, XX. mendean munduaren izaera aldatu bazen, XXI.an, eta azken hamar urteetan bereziki, izaeraz batera bizimoldearen abiada aldatu da. Teknologia gero eta “aurreratuari esker”, sare sozialen —internet bidezko twitter, facebook, wattsapaz…— bitartez berriak, notiziak eta albisteak heldu nola halaxe doaz, ziztu bizian joan ere.
— Ba al dago informazio duina eta egokia taxutzerik? Soluziorik ba ote? 2000 urtetan soluziorik izan ez duenak ez du, bada, epe laburrean edo ertainean —hamarkada edo mende batean— izanen ezta? Espero dezagun, aldian aldiari dagokion moldean, berriak hobeto ulertzen eta berauek moldatzen ikastea. Ikasiko dugula, hots. Tira, niri kasu egin beharrean, liburua irakurtzea gomendatzen dizu(e)t.
— Behin eta amaitzeko, egilearekin izandako solasaldia irakurtzea proposatzen dizu(e)t halaber. Halaber, Paulo Iztuetaren “pentsamendu propiorik gabeko herria herri hila da” erranairu gogoan, hauxe gehitu nahi dut: “Pentsamendu propiorik gabeko norbanakoa ez da pertsona… Ez bere buruaren jabe, amiñi bat bederen!”.
Beste zerbait
Danele Sarriugarte
Maialen Sobrino Lopez
Palinpsestoa
Joxe Austin Arrieta
Asier Urkiza
Katona
Antxiñe Mendizabal Aranburu
Nagore Fernandez
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Paloma Rodriguez-Miñambres
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Mikel Asurmendi
Esker onak
Delphine De Vigan
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Enarak
Bernardo Atxaga
Irati Majuelo
Ez da erraza gizon on bat aurkitzea
Flannery O'Connor
Aritz Galarraga
Moebiusen ertzak
Garazi Kamio
Joxe Aldasoro
Düsseldorfeko txibatoa
Karlos Linazasoro
Mikel Asurmendi
Odola kantari
Unai Elorriaga
Asier Urkiza
Rosa Parks: Nire istorioa
Rosa Parks / Jim Haskins
Nagore Fernandez
Eguna hasteko olerkiak
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Izen baten promesa
Hedoi Etxarte
Mikel Asurmendi