« Albisteak hobeto ulertu eta moldatzen ikasi aldera | Garen piztiak »
Analfabetoa / Iñigo Astiz / Susa, 2019
Gauzen atzean Javier Rojo / El Correo, 2019-06-22
Iñigo Astizen bigarren poema liburua da “Analfabetoa” izenburuarekin argitaratu den idazlan hau. Poemak hiru zatitan sailkatuta agertzen dira liburu honetan: sarrera moduan interpretatu daitezkeen bi poema, lehenengo atalean; liburuaren gorputza dirudiena, bigarrenean; eta testu luze bat, liburuari bukaera emateko. Testu horietan islatzen diren planteamenduek bi oinarri argi dituzte. Lehenengo eta behin, objektuei ematen zaien garrantzia azpimarratu behar da, objektuok beren singulartasunetik kontuan hartzen direlarik. Alde honetatik begiratuta, ematen du Astizek uko egin nahi diola abstrakzioaren tentazioari, eta horren ordez, objektu zehatzek osatzen duten munduan jartzen du arreta. Objektu zehatz horiek historia dute, eta hain zuzen ere, horixe da objektuok gizakiekin duten lotura eraikitzeko erabiltzen dena, edozein gauzaren atzean gizakia topatzen baitugu, eta objektuen bidez gizakien historia ere azaldu daiteke, askotan lanez eta sufrimenduz beteriko historia delarik. Objektuak, beraz, erdigunean jarrita daude, baina beti ere gizatasunaren erakusgarriak diren aldetik.
Eta poesia honen bigarren oinarria objektuen izaera honen ondorioan topatu dezakegu. Objektu zehatzek gizakien bizitzaren berri ematen dutenez gero, gauzen zehaztasun hori nolabait transzendituta geratzen da, bizitzak haien bidez hitz egiten baitu. Hizkuntza berezi hori ulertzea da garrantzitsua. Izan ere, idealismo poetikoaren planteamenduari buelta ematen zaio poesia honetan, eta idealismoan beste errealitate baten berri emateko balio zuen jokaera berbera erabiltzen da hemen gizatasunean sakontzeko. Kontua da, askotan, objektuek erabiltzen duten hizkuntza hori ulertezina geratzen dela eta historia ahanzturan amildu daiteke. Honelako planteamendua erakusten duen poesiari dagokion bezala, idazkera poetiko estandarretik aldentzen saiatzen da idazlea, poesia gogora ekar lezaketen hitzak-eta baztertuz.
Aipamen berezia merezi du azken ataleko testu luzeak: bertan ia edozein baliabide poetiko bazterrean utzita, bizitzaren aurreko jarrera izan nahi duen aldarrikapen moduko testu batekin egiten dugu topo, eta nire ustez honek liburuaren tonua apurtzen du.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui