kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Kontrako eztarritik / Uxue Alberdi / Susa, 2019

Ez dakit nondik hasi gaur Goizalde Landabaso / Berria, 2019-04-02

Zinez dinotsut: hainbeste da buruan bor-bor dabilkidana ez dakidala zein lokarriri eutsi. Hamaika eta bat ideia denak atera nahirik datozkit, eta horrelakoetan badakit burutik pasatzen zaidan oro ez dudala esango; alegia, autozentsuratuko dudala nire burua. Baina karaktere mugatuetan sartzen ez direnak mahai-inguru goxo baten bueltan esateko gordeko ditut. Hau irakurtzen ari zarena gizona bazara, utz ezazu zutabea eta zoaz liburu dendarik hurbilenera Uxue Alberdiren Kontrako eztarritik liburua eskuratzera. Bestelako generoduna bazara ere gauza bera egin ezazu: zoaz liburutegira, eta eska ezazu Lisipe bilduman dagoen liburua. Ez ezazu denbora gehiagorik gal. Hau ez da bertsolaritzari buruzko liburua, ez da emakume sortzaileek plaza hartzen dutenean pairatzen dituzten min, zapalketa edota gutxiespenen inguruko lana. Hau munduari eta bizitzari buruzko liburua da. Hau hezkuntzari buruzko liburua da. Hau eskubideen, elkarbizitzaren eta errespetuaren inguruko liburua da. Hau zuri buruzko liburua da.

“Neska izatea zen… ez izatea”, Miren Artetxek esaten du. “Aia, Ereñozun… hor neutroa izan nahi dut (bertsotan egiten duenean)… maskulinoa delako neutroa”, Oihana Iguaranek. “Badakit jendeak esaten duela gure adineko neskok merezi baino plaza gehiago dauzkagula”, Nerea Ibartzabalek. “Balio al dut?”, Maialen Akizuk. “Autoa gelditu zuen; mendialdea zen, ilun zegoen, eta hasi zen konpultsiboki musuka, bere galtzak jaisten, nire gorputza ukitzen”, Ainhoa Agirreazaldegik. 173 orrialdetan 15 bertsolarik aho bizarrik gabe kontatzen dute zer den oholtza gainera igotzea, zer den gizonezkoen munduan leku egiten hastea, zer den erasoak etengabe sentitzea. Ken ezazu bertsolaritza eta sar ezazu plaza publikoa duen edozein jardunbide, eta voilà! Oraindik hemen zaude? Zoaz, eta ez estutu errealitatea kontrako eztarritik badoakizu.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak