« Amaitugabeko iraultza | Disoluzio agiriak »
Aingurak eta arrangurak / Josu Jimenez Maia / Pamiela, 2018
Amodioaren gailurrean, hitza Aitor Francos / Bilbao, 2019-03
Josu Jimenez Maiak (Iruñea, 1967) hamarkada batean zehar idatzitako poemak bildu ditu Pamiela argitaletxearen eskutik plazaratu duen Aingurak eta arraingurak liburuan. Literatur arloan, batik bat, ipuingintzari ekin dio aurretik, leihaketa bat baino gehiago eskuratuz, Orixe eta Iparragirre sariak, haien artean. Olerki sailean haikuak izan ditu orain arte bide-erakusle gisa, Gerezi garaiko haikuak (Maiatz) eta Orbel azpiko haikuak (Denonartean) sortekin.
Edonola ere, Maiak hasieratik ohartarazten gaitu, poesia aldi baterako aterpea dugu, noizbehinkaka hurbiltzeko lekua suertatzen da eta irakurleok bisitariak besterik ez gara: “Hau ez da irakurtzeko liburu bat/ lantzean behin eta gogoak agintzen dizularik/ bisitatzeko poema liburu bat baizik”. Garrantzitsua da gonbidapen hori abiapuntutzat hartzea, haikuaren filosofiarekin zerikusi handia baitauka. Beti ere, momentua aproposena izan behar du poemetara hurbiltzeko, bere muinaz zipriztinduta geratzeko.
Poesia, orokorrean, baliabide ezinhobea bihurtzen du Maiak barne-barneko sentipenenen garraioirako. Izan ere, maitasuna eta poemaren idazketa parean kokatzen ditu: “Eskatu gabeko poema/ eskatu gabeko musua bezalakoa da./ Baina horrela eskatuz gero,/ ezin diezazuket ezetzik esan./ Beraz, emadazu orri txuri bat/ ea betikoa adierazteko/ poema berri bat/ idazten dizudan”. Poesiak aintzinan zituen betebehar tekniko eta formalak oraingo literaturan eskatzen zaizkionak baino gehiago ziren, behintzat, errimaren kasuan, edo bertsoen luzerari dagokionez. Horrekin guztiarekin ere, Jimenez Maia estetikoki bide erdian gelditzen da zenbait testutan. Baliabide erretorikoen artean askotan erabiltzen du anafora, aliterazioa eta paronomasia. Baina musikaltasunaren aldetik erritmo ezberdin bat eskatzen dute zenbait poemek, batzuk ariketa estilistiko hutsean geratzen dira, ezer gutxi ere esanez. Zuri zor hau har dezakegu adibide moduan: “Zainetako zauriak, zuri zor/ zure zakarkeriaren zauriak/ zainetan zabal-zabalik, zuri zor./ Zaurietan, zuri-zuria, zera zornetsua, zuri zor./ Zoritxarreko zure zatarkeriak zabaldutako zauri zabala/ zoritxarreko zama zena/ ??”jadanik sendatua- edo??” zarakarra zeharkitua/ zure zabarkeriaren zentzua/ zuri zor”. Erretorika apur bat ebatsearekin nahikoa litzateke liburua arintzeko, eta zenbait poemak asko irabazi zezaketelakoan nago; beste alde batetik, erabilitako errekurtsoetan ezagunak egiten zaizkigun irudi eta topikoak agertzen dira maiz. Esaterako: “Bitxia da,/ zuri darizkizun/ malko saminak,/ masailetatik behera/ irristan doazkizun malkoak,/ nire barrenak erretzea.// Zu eta biok/ ontzi komunikatu ikusezinak”. Edo beste hau: “Ilargiaren alde ezkutuan sumatzen zaitut/ bertan ez zaudela dioten arren”.
Bost ataletan zatikatua (Atarikoa, Aingurak eta arraingurak, Trapuketariarenak, Tximeletrak, Gibelekoak), asmatzeak eta lorpenak ere baditu liburuak, ez gutxi. Nork agindu [“(…) Bizitza, xake-taula mugagabea./ Nork agindu dit/ pieza xume hauek idazteko/ zuri gainean, beltz-beltzak?”], Isiltasun zizelkatuak, Trapuketari baten semea naiz edo Errezeta izenburuekin datozenak benetan borobilak iruditzen zaizkit. Erosaren aurka Thanatosaren presentzia ere nabarmentzen da, beste batzuen artean, Ubi sunt poeman: “Ustekabean urrezko urteak urdintzean ulertu duzu/ Bizitza by-pass bihurri bat baizik ez dela/ Istant batean ia-ia ihesi iragan dena”. Eta geroago: “Tempus tiranoaren trena ez baita sekula gelditzen”. Heriotza bezalako gai unibertsalak liburuan presente dauden arren, halaber, agertzen zaigun gai nagusiena maitasunarena da (idealizatua, normalean); honek badauka, noski, bere alderantzia, bakardadearena, eta maiteminarena. Amodioak berez desitxuratzen duelako mundu (“Oroitzapenak, uharte urrunak,/ iragan lausoaren hariaz josiak”) eta, azken finean, mundu pertsonala pertzepzioen (eta hauekin, desiraren) menpe dago. Idazkerak nortasunaren bilaketan laguntzen du iraganeko sentipenak berreskuratzen eta berpiztuz (“Isiltasuna ez da sekula hutsa/ ez hutsaren hurrengoa/ ez hutsala.// Idatzi ez dudana/ idatzi nahi dudana da”).
Maiaren poesia, itzulinguruetan, hitzen bihurduran eta asoziazio paradoxikoetan (azken batean, hizkuntzan) du oinarria. Nahiago poema adibide esanguratsuena litzateke, baita Das Rad izenburuarekin datorkiguna ere, zerrendaketa batean bukatzen dena. Hitz jokoak badaude (Amodio deskontuak, Tximeletrak) eta liburuaren tituluaren azalpena (edo zentzua) laburbilduta daukagu, poetika baten moduan, lau bertso hauetan: “Aingurak eta arrangurak/ nire ezintasunen barrutian/ gelditzera behartuak,/ azpiko ur erreak dira nire olerkiak”.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro