kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Denboraren izerdia / Xabier Montoia / Elkar, 2003

Haizeak lore hautsa darabil Jon Kortazar / El País, 2003-03-24

Batzuetan batera agertzen dira gaiak, argumentuak desberdinak diren eta batak bestearekin zerikusia ez duten nobeletan. Horrelakoxea gertatu zitzaidan Bruselan bizi den José Ovejero idazlearen Un mal año para Miki nobela irakurri ondoren Xabier Montoiaren Denboraren izerdiari ekin nionean.

Kontua ez da biak bukatzen direla 2001ko irailean, dorre bikien atentatua gertatzen delarik, eta amaiera horrek oraindik nolakoa izango den ez dakigun mundu berri bati hasiera ematen diolarik. Biek bukatzen dute puntu horretan eta badirudi amaiera zabalik uzten dutela, ispiluaren inguruan bagina, eta ispiluak ezer agertuko ez balu bezala.

Badira kointzidentzia handiagoak: berrogei urteen krisialdia bizi dute pertsonaia biek. Biak daude pertsonaia baten inguruan moldatuak eta bakardadean euren mamuei aurre egin behar diete. Mamua ez dakigu zein den, ordea. Eta hementxe hasten dira ezberdintasunak.

Ovejeroren nobelan, pertsonaiak berak sortzen du, intimoa da, eromenarekin loturik da, eta maite duen guztia deuseztatzen saiatu da. “Amildegiaren mugako” nortasuna omen du Mikik, muga-mugan bizi da, eta joera patologikoak nagusitu zaizkio. Ez dio eromenak meniarik eman eta bere hondamendira zuzentzen da pertsonaia.

Montoiaren pertsonaiaren joera alegorikoa garbia da. Bere mamua historiak sorturikoa da. Polimili horietakoa dugu. Madrilen bizi da eta Basta Ya-ri buruz dokumentala egin du. Arrakasta du emakumeen artean eta negozioetan. Baina kazetari batek bere antzinako militantzia gogoratuko du. Horrekin bizitza aldatuko zaio, eta, agian, kontakizun mailan ahula den amaren gaixoa aitzakia gisa erabiliz, Gasteizera itzultzen da. Amaren gaixoa aurrera doan neurrian bere azken urteotako historia errepasatzen du. Eta kale borrokako atentatu batek berriro itzuliko du nobelaren hasieran zuen tokira, baina pertsonaia ez da bera izango.

Mundu baten erretratua egin nahi izan du Xabier Montoiak, pertsonaia hartuz eta inguru baten deskripzioa eginez, begirada, era berean, aurrerantz eta inguruetarantz,zuzen eta borobil, erabiliz. José Ovejerok, aldiz, patologia baten erretratua egin du, alde intimoa, gizakiaren alde iluna harrapatuz.

Euskal nobelak badu Atxagaren oihartzunik, batez ere hark esaten duenean pertsonaien inguruan moldatzen dituela nobelak. Baina Joxemari Iturraldek adierazi duena ere ikusten diot: ez gara gure baitako, gure ustez eta kabuz egiten duguna, hala iruditu arren ez da guregandik irtena; txotxongiloak gara eta beste norbaitek —Montoiaren nobelan historiak eta kazetariak— moldatzen du ibilbidea.

Mundu desberdinak dira, baina arreta sortu didate zenbat gauza antzeko agertzen dituzten ezagunak ez diren idazle bik bere nobeletan. Udaberria jaiotzeko da eta haizeak lore hautsa darabil. Horrela gertatzen da historian ere. Historiako haizeak lore hautsa darabil, eta hau nobela desberdinetara joan doa, egileek susmatu gabe ere.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak