kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Maitalea / Marguerite Duras (Mikel Garmendia) / Elkar, 2018

Oroitzapenak haizatzen Javier Rojo / El Diario Vasco, 2018-09-01

Marguerite Durasek idatzitako “Maitalea” plazaratu zaigu euskaraz azal berrian, Mikel Garmendiaren itzulpenean. Edozein literatur zalek dakienez, nobela honetan kontatzen da protagonistak Indotxinan (Vietnam eta inguruko eskualdea, kolonia frantziarra zeneko garaian) maitale txinatar batekin izan zuen harremana. Hauxe da argumentuaren ardatza, eta erlazio horren inguruan antolatzen da nobela-diskurtsoa. Istorioa autobiografikoa izanik, idazleak bere burua eskaintzen du nobela honetan. Eta neurri batean eskandalosoa ere izan daiteke, istorioa protagonizatzen zuen neska hark hamabost urte besterik ez baitzuen istorioa gertatu zenean.

Edonola ere, interesgarriena ez da argumentua bera, argumentu hori arte-lan nola bihurtzen den baizik. Istorioa ez da era linealean aurkezten. Narratzailearen memorian gertakariak nahasten dira, eta atzera-aurrera ibitzen da jauzi egiten, mosaikoa osatuz horrela. Eta honelako antolaketa erabiltzen denean derrigorrezkoa denez, irakurleak arreta mantendu behar du haria galduko ez badu, liburu hau irakurle arretatsua eskatzen dutenetakoa da-eta. Bestalde, gaiak aipatzen dituenean, jazz musika gogora ekartzen duen teknika erabiltzen du idazleak: gaira hurbildu eta gaitik urrundu egiten da, era iradokigarrian, hurbilketa eta urrunketa bakoitzean gaia antzaldaturik geratzen delarik. Eta kontatzen direnak bezain garrantzitsuak dira isiltzen direnak, isiltasun horiek ere, gero hitz soil batez azalduta agertzen direnek, osatzen baitute diskurtsoa. Idazlea Indotxina deitzen zen lurralde horretan bizi zen garaira bueltatzen da nobela honetan, eta hori egiten duelarik, familiaz hitz egingo digu, harekiko zorra kitatu nahi balu bezala. Familia desestrukturatua, disfuntzionala, non kideen arteko harremanak oso lauso geratzen diren, amodio-gorrotozko kate batez lotuta, errealitateari aurre egitea ia ezinezkoa zaielarik. Eta familiarekin batera, maitale txinatarra agertzen zaigu, ia-ia ikusezina dena, baztertua alde guztietatik. Istorio konplexua idatzi zuen Durasek, baina benetan gailentzen dena idazkera da. Eta idazkera hori euskaraz ematen, Mikel Garmendiak lan bikaina egin du.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak