kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Mari-mutil handi baten bluesa / Leslie Feinberg (Fermin Zabaltza) / Katakrak, 2018

Mari-mutil handi baten bluesa Garazi Arrula Ruiz / Erria, 2018-09

Jess Goldbergen bizitza lehen pertsonan kontatzen zaigu eleberri honetan, aurrenekoz, 1993an, ingelesez kaleraturiko Stone butch blues izenekoaren itzulpenean. Jess judua, mari-mutila eta langile klasekoa aurkezten zaigu, 40-50eko urteetan New Yorkeko estatuan hazia; umetatik behin eta berriz entzun behar izan du neska ala mutila ote den, eta galdera horri erantzun beharrak ardazten du istorioa. Hain zuzen, genero identitatearen bilatze bat da kontaketa, sexu eta genero sistema binarioak kolokan jarri eta gorputzaren mugak moldatu nahia. Mari-mutila izateko modu anitz badirela ikasiko du Jessek, ez larritasun, bortizkeria eta samin gutxirekin.

AEBn eta Kanadan mafiak kontrolaturiko tabernetan elkartzen ziren lesbianak, gayak, drag queenak eta komunitate baztertuak 1960-70 inguruan. Bai giro hori bai askapen borrokaren hastapenak eta kontraesan edo eztabaidak ezin hobeki ezagutuko ditugu, ez soilik Jessen ahotsetik, baita inguratzen duten kideen ikuspegitik ere: horrela, gaiaren konplexutasun eta zalantzak agerian utziko dituzte. Poliziaren eta kaletarren biolentzia fisiko eta hitzezkoa izugarri gogorra da pasarte batzuetan, nola desberdin sentitzearen ondoriozko lotsak eta hersturak. Eguneroko ekintza txiki eta oharkabeetan borrokatu beharraren nekea ere azaleratzen da oso modu finean. Horregatik, Jess eta kideen arteko elkartasun eta babes sareek arnasa eman diote irakurle honi, istorio latzean argi printza itxaropentsuak baitira.

Generoaren konplexutasun osoaz gainera, arras interesgarria da kontaketak beste borrokekin egiten dituen lotura naturalak, intersekzionalitateaz hainbeste mintzatzen garen honetan. Bereziki, langile klasearen lan eta bizi baldintzen berri eta sindikatuen antolaketaren berri ematen zaigu, kontaketaren zati handi bat Buffaloko fabriketan gertatzen denez. Vietnamgo gerra ere agertzen da. AEBren parte hartze militarrarekin eta herritarren nahiz agintarien posizio hartzeekin batera. Natibo amerikarren egoera, arrazakeria eta klase zapalkuntza han eta hemen tartekatuko dira transfobia eta beste identitate atxikimendu batzuekin, loturak behartu gabe. Ahots, bidegurutze eta ikuspegi horien guztien bidez jasoko dugu zinez gomendagarria den kronika-errelato politiko hau. Fermin Zabaltzaren lan handiari esker.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak