« Helduarotik begira | Mari-mutil handi baten bluesa »
Ez adiorik / Raymond Chandler (Xabier Olarra) / Igela, 1991
Ez adiorik Irati Jimenez / ilbeltza.eus, 2018-09
Ez dakit benetan genero beltza maite ote dudan. Edo Raymond Chandlerren eleberriak gustatzen ote zaizkidan, besterik gabe. Nire zaletasunean misterio bat argitu beharko balitz ni neu genero ariketa baten protagonista bihurtzeko, horixe litzateke. Genero beltzari buruz zer sentitzen dudan jakitea. Maite dut, bai, baina Chandlerretik haratago… zenbat?
Generoa edo generoaren aita, zein maite dut gehien?
Hamasei urte inguru nituen bere liburu bat irakurri nuen lehen aldian (Betiereko loa, gaztelaniaz). Nerabea nintzen, beraz, eta hala ere —lotsa ematen dit aitortzeak, baina— oraindik buruz dakit bukaera (“de camino a la ciudad paré en un bar y me tomé un par de whiskis dobles. No me hicieron ningún bien. Todo lo que hicieron fue recordarme a Peluca de Plata. Nunca más volví a verla”).
Jarraian irakurri nituen beste guztiak, denak sukarretan. Bakarra aukeratu beharko banu Ez adiorik litzateke. Negarretan maitemindu ninduen baina ezin dut esan zergatik, bukaera kontatzea litzateke eta inork ez badu irakurri ez diot izorratu nahi. Irakurtzeko esan nahi diot. Zoaz! Alde hemendik! Irakurri! Philip Marlowek lagun bat egingo du, berak ere ez daki zergatik edo nola baina ez du lagun hori borroka triste eta luze bat eman gabe galduko. Ez behin, birritan baino.
Chandlerren eleberriak maskulinitatearen nobleziari egindako kantuak dira. Hiri sortu berriek egiten dituzten zauriei buruz hitz egiten dute eta rock and rollaren hiri-epopeia errebeldeen atariko dira, neurri handi batean.
Protagonista ezinezko heroi bat da, benetan funtzionatu duen azken arketipo erromantikoa, agian. Autorearen sentimentalismoak eta generoaren gogortasunak egin zuten posible eta testuaren literatur maila paregabeak egin zuen, betiereko, loa bezala.
Horregatik, ze inporta dio generoa maite badut edo zu zeu maite bazaitut? Adiorik ez, Chandler. Genero beltzak kontakizun kaskar asko utziko dizkigu eta errealiteateak narrazio beltz ugari. Baina zu hortxe mantenduko zara, ezta? Zeure arimaren jabe.
Eta neure bihotzaren jaun.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez