kritiken hemeroteka

8.810 kritika

« | »

Eguna hasteko olerkiak / Miren Billelabeitia / Pamiela, 2025

Gazteak eta poesiaren akuilua Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2026-01-10

Miren Billelabeitiaren lan berriak badu loturarik bere aurrekoarekin. 2023an saiakerako Euskadi saria jaso zuen liburu hartan irakurketaz —eta irakurzaletasuna nola kutsatu gazteei— jarduten bazuen, oraingoan genero poetikoa haiengana gerturatzeko modua jorratzen du. Poesiak gazteentzat interesik ez duela dioen klitxearen aurrean, kontrakoa proposatzen digu: institutuko ikasleak poesiarekin hunkitzeko gai dira, beren bizi-kezkekin bat egiten duten poemak eskainiz gero. Alabaina, bitartekari lana eraginkortasunez burutzeko, irakasleak ezagutza eta sentsibilitatea behar ditu kanon poetikoari zein egungo poesiari buruz, ez baita soilik zer, baizik eta nola egin poesiarekiko gustua hezteko.

Modu zintzoan kontatzen du nondik sortu zitzaion poesia gelan lantzeko pizgarria: Nuccio Ordineren testu batek eta Angel Erroren Lerro etenak proiektu bat eratzera eraman zuten. Kontu handiz aukeratu zituen ikasleengan poesiarekiko garra eragin zezaketen irakurgaiak; lehenik, Kirmen Uribe; gero, Miren Agur Meabe. Zerrenda horri beste batzuk gehitu zizkion, ikasleen atzeraelikadurako iruzkinez osatu ahala.

Saiakeran poesiarekiko grina eta gozamena aise sumatzen ditugu, egilearen zalantzak eta gogoetak agerian, umiltasunez zerbait berria egiten ari delako ideia islatzen duelarik. Eta hunkigarria begitandu zait ikasleen erantzun eta erreakzioekin erakusten duen harridura, agian ez baitzuen espero hainbesteko arrakasta izatea. Errespetuz eta emozioz gomutatzen ditu 2020ko Covid garaian izandako azken eskolak, bereziki, ikasleek ozen irakurritako poemen grabazioak.

Gazteen poesiaren gainean interes urriaren aurreiritziak alboratuz, testigantza honi esker itxaropenerako leihoa zabaltzen du Billelabeitiak 2026ari hasiera emateko.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak