kritiken hemeroteka

8.826 kritika

« | »

Ehun zaldi trostan / Ainhoa Urien / Elkar, 2025

Bi munduren artean Paloma Rodriguez-Miñambres / El Correo, 2026-01-09

Kontraesankorrak edo joan-etorrikoak diren joeren arteko tentsioan oinarritzen da Urienen fikziozko lehen lana. Konplexurik gabe seinalatzen ditu gizakiaren ahuldadeak. Lehen ipuinak bataiatzen du liburua; eta eraikitzen duen protagonista interesgarria da oso. Haren bitartez, baserrian emakumezkoen lekua zein izan den erakusten du eta baserriko mundu ikuskera eta kalekoa aurrez aurre jartzen ditu: intimitatearen kontzeptua, animaliak tratatzeko modua, jakintza eta teknologia… Erroei kateatuta dago, baina askatzeko beharra ere sentitzen du. Eraikitzen duen atmosfera hain da indartsua ezen hurrengo sei ipuinak zipriztintzen baititu. Lehen zaldia trostan sumatu orduko atzetik datozkio hurrengo laurogeita hemeretziak. Bigarren ipuinean jotzen du goia; “Gabonetako oparia” euskal kulturaren eta latindarraren arteko koalizioan eraikitzen da, kultua denaren eta gutxietsitako herri-jakinduria dikotomien artean dabil dantzan. Kontakizuna sintetikoa da eta tentsioari eusten dio. “Olinpiadek lasaitu egiten naute” ipuinean ere informazioaren dosifikazioa maisuki menderatzen du idazleak. ideltasuna, desioa eta nortasunaren eraikuntza gai zentralak dira eleberri koral honetan. Animalien portaera zentrala da liburuan; ipuin gehienetan ageri dira emozioen indargarri edo joera gizatiarren kontrastean; “Atzera kontaketa bat katastrofera” ipuinean katu baten garunetik osatzen du kontaketa osoa. Ipuin solteen artean loturak txirikordatzeko ofizioa erakusten du Urienek.

Arabako Foru Aldundiak lehenengoz antolatutako Ignacio Aldekoa bekari esker findu du liburu hau idazleak. Nabarmentzekoak dira ipuin bakoitzaren hasierarako hautatu dituen erreferenteak eta haien hitzak, eta ipuinetan gozagarri ageri da greziar mitologiaren eta korronte filosofikoen inguruan duen jakintza. Dudarik gabe, 2025ko altxorretako bat.

Azken kritikak

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Erreplika
Maialen Berasategi Catalan

Ibon Egaña

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak