« Talentu handiegia | Mitotik haragokoak »
Ileak uretan / Josu Penades / Alberdania, 2012
Iraganari iskin egiteko ezintasuna Amaia Serrano Mariezkurrena / Argia, 2018-07-01
Irudimena lagun, uretara eroritako ileak suge bihurtzen direla pentsatzen dute Josek eta Inasek, haur direla. Fantasiaz beteriko uste horrek errealitate gogor batekin egiten du talka, ordea, eta hala ere, ezarian harrapatzen du istorioak irakurlea, narrasti hark bezala. Bi plano narratibotan egituraturik gorpuzten da nobela, 1936ko Gerrako kontakizunak eta gerraostetik gatazkara bitartekoak uztartuz.
Nafarroan gauzatzen da istorioaren zatirik handiena, gerrako gertakizunen gaineko isiltasuna —baita literarioa ere— beste euskal lurraldeetan baino nabarmenagoa izan den eremuan. Bertan kokatzen ditu narratzaile orojakileak 80-90etako gazteen hainbat arazo eta aldarrikapen baita ETAren zenbait ekintza ere. Begirada zorrotzez epaitzen ditu narratzaileak gerrako gertaerak, baita ondoren sortutako talde armatuaren hilketak ere —garaiko beste auzi batzuk aipatu gabe utziz edota arin azalduz—.
Egoera konplexuak dira nagusi eleberrian. Inas protagonista bera kontraesanak bizi du, bere hezkuntza aitona frankistaren diruak ahalbidetu baitu, eta inguruko baserrietako haurrek izan ez duten aukera horren atzean Abuelo egoteak deserosotasuna sorrarazten baitio. Horrez gain, eleberrian zehar hedatzen den beste kezka-iturri etiko bat ere badauka: iraganeko egiak ezagutaraztearen eta bizikidetzaren artean hautatzeko zailtasuna. Bide horretan, haren aita gerran erail izana argitzeko hartutako erabakiek markatuko dute Inas; izan ere, Iruñera bizitzera joatea erabakiko du, aitaren iragana berreraikitzeko asmoz. Hautu horren sinesgarritasuna gorabehera, bertan lortzen du lanbidea eta osatzen familia: bere ikasleei ezagutza transmititzeko abileziak eta seme-alabekiko harremanek haren irudia osatzen laguntzen dute. Hala ere, narratzailea alderdi min horietatik hanka-puntetan pasatzen da, interesgarriak liratekeen zenbait hari josi gabe utziz —bere ama Margaritaren irudian eta zaurietan arakatu gabe, esaterako—.
Gertaeren erritmo narratiboa orekatua da, oro har, baina gertakari batzuei eskainitako azalpenak laburregi geratzen dira —zenbait heriotza bat-batean gertatzen dira, adibidez—. Horren ifrentzua, ordea, zehaztasun handiz eraikitako errealitatea da: baserriko familien bizimodua, presondegietako bizi-baldintzak eta abarrak oso modu plastikoan deskribatzen dira, hainbesteraino non krudeltasun zenbaiten xehetasunek itolarria eragin diezaioketen irakurleari.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro