« Musika | Literatura eta poesia »
Mila gau eta bat gehiago / Anonimoa (Patxi Zubizarreta) / Erein, 2002
Ekialdearen xarma eta sentsualitatea Manu Lopez Gaseni / Deia, 2003-02-18
“Mila gau eta bat gehiago” izenez ezagutzen dugun ipuin bilduma ekialdeko ahozko tradizioaren altxorretik datorkigu. Inork ez daki noiz sortu ziren lehen aldiz, baina ahorik ahoko bidaia luzea egin zuten harik eta XIV. mendean idatziz jaso ziren arte, arabieraz. Handik aurrera bertsio ugari izan zituzten, tankera horretako narrazio tradizionalekin gertatu ohi den legez, horietatik ezagunena Antoine Galland-ek frantsesez jasotakoa, duela hiru mende. Geroztik, idazle askoren iradokigarri suertatu da ipuinen ipuin hori, J.L. Borgesena, besteak beste, Gallanden bertsioa oinarri harturik berea egin baitzuen gaztelaniaz.
Oraingoan Erein argitaletxeak eskaintzen digun bilduma Patxi Zubizarretaren eskutik dator, mundu arabiarra ondo ezagutzen duen beste idazle baten eskutik, hain zuzen ere. Lehenago itzuliak zituen, Pamiela argitaletxean, bilduma horretako hiru ipuin ezagunenak: ”Ali Baba eta berrogei lapurrak”, ”Aladin eta Sinbad marinelaren historia”; baita Ekialde Hurbil hori bere obra propio askoren gai edo motibotzat erabili ere.
Edonola ere, “Gure Klasikoak” sailean argitaratutako honetan, bere osotasunean aurkezten dira bilduma hartako ipuin hautatu asko (antigoaleko bildumatzaile zenbaitek, izenburua hitzez hitz harturik, eta ugaritasuna besterik adierazten ez duen 1.001 horretara iritsi nahian, asmatu egin zituzten ipuin batzuk, horien artean, Borgesek dioskunez, Aladinen istorioa bera, jatorrizko testuetan ez baitzegoen, “Gallanden beraren zorioneko asmazioa izan bide zen”). ”Mila gau eta bat gehiago”, azken batean, askotariko ipuinez osaturiko corpus bati batasuna emateko helburuz asmatutako egitura bat dela pentsatzeko tentaldian erori da askotan irakurle hau. Xerezadek Xariar erregeari gauero kontatu behar hori tradizio bat baino gehiago biltzen dituzten ipuinak harilkatzeko aitzakia besterik ez dela dirudi; aitzakia paregabea, ordea. Bertan azalarazten baitira kontagintzaren baliabiderik betierekoenak. Izan ere, ipuinak bi norabidetan haziz doaz: luzeran eta sakoneran. Ipuinak bata bestearen ondoren kateatzeko baliabidearen ondoan, ipuinak bata bestearen azpian ere (ez kasualitatez “kutxa txinatarren eran” deitua), izugarrizko sakontasuna iritsi arte, handituz eta pilatuz doaz.
Ipuinetako gaiei dagokienez, sentsualitatea aipatu behar da lehenbizi. Baina baita beste batzuk ere, hala nola itxuraldaketak, jeinuak, mota askotako magiak, giza gorputzen edertasuna, eta beste asko. Mendebaleko pentsakerarako urrunekoa irudituagatik, bertatik bertara dagoen mundu bat.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez