kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Egurra Pinotxori / Aritz Gorrotxategi / Alberdania, 2002

Musika Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2003-02-16

Bada Aritz Gorrotxategiren liburu honetan halako doinu bat ipuin guztiak eta bakoitza hartu, inguratu eta bete egiten dituena. Aire magiko bat bezalakoa da, aire itsaskor eta bizia, aire itxi eta arina. Musika da, baina ez edozein musika. Liburua irakurtzen ari nintzelarik, Schubert jarri dut disko-jogailuan eta ipuinek bestelako arnasa hartu dute, itxurazko itxitasuna zabaldu egin zait, itxurazko iluntasuna atertu egin zait, argia edan dute. Schubert musika, gainera, oso zehatz azaltzen da Rosemunde eta izeneko ipuinetan. Rosamunde historia fantastikoa da, Borgesenak ekartzen ditu oroimenera. Bada gerlari bat munduan eta denboran zehar ibiltzera kondenatu dutena, behin eta berriro hil ondoren berpiztu eta munduan eta denboran zehar ibiltzera. Gerlaria ez da hilezkor, ehungarrenean hilko baita da soilik, eta halako eguna, azkenik, hurbildu zaio.

Neskatxa eta herioa, doinu antzeko ipuina da, baina ez du lehen aipatutakoak duen halako magikotasunik. Jakina da Dureroren koadro baten irudia hartu zuela buruan Schubert malenkoniatsu eta erromantikoak hari-kuartetoa konposatzeko. Irudi hori gero erabilia izan da heriotzaren ondorio lazgarri, gogor eta gupidagabeak adierazteko. Durerok, dena dela, horretarako bidea eman zuen, bere koadroa pintatzeko, kanta zahar bat hartu baitzuen oinarrian. Gero Durerok buruan izandako kanta zaharrari doinua jarri zion Schubertek, doinu hunkigarria, dena esan behar bada. Eta Aritz Gorrotxategik Schubert eta Durero biak hartu eta barneratu ditu.

Literatura, ezer izatekotan, iraganaren eta orainaren arteko etengabeko elkarrizketa baita, iragana orainean nahastea. Horixe dela, uste dut, liburuaren helburua. behintzat. Aritz Gorrotxategik idatzi duenak hori pentsatzera garamatza. Irakurri besterik ez, Rip van Winkle erredimitua. Irakurri eta gero, Washington Irvingen itzala ikusiko dugu etxean, gelaz gela korrika.

Badira bestelako musikak ere: April in Paris, Ipanemako emakumea. Hala ere musika horiek ez dute estaltzen azpitik gora irten nahian dabilen doinua, ipuin guztietan eta bakoitzean sentitzen dena.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak