kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Obabatiko tranbia / Iban Zaldua / Alberdania, 2002

Literatura eta poesia Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2003-02-23

Bitxia da Iban Zalduaren liburuarekin gertatu zaidana. Irakurri eta neure burua ikusi dut, ez orainaldi honetan, duela urte batzuk lehenago baizik, denok gazteago ginenekoan. Gaur egungo Iban Zalduak bezala, behintzat liburu hau idatzi duen Iban Zalduak bezala, orduan ez nekien ezertarako balio ote zuen literaturak. Egia esan, orain ere ez dakit zertarako balio duen literaturak, baina hori beste kontua da.

Gaur egungo Iban Zalduak bezala bizio edo grinatzat hartzen nuen literatura, ez erabilgarritasun morala edo politikoa duen zerbait balitz bezala. Jolastokitzat ere hartzen nuen, izan ere, jolasgarri zitzaidan literatura. Geroxeago, urteak aurrera ahala, denborak nirekin jolas egin duenean, haur batek pilota batekin bezala, konturatu naiz benetan literatura horixe dela, bizioa, grina, jolastokia, atsedengua, baina badela letretan, liburuetan, literatura ez den zerbait, literaturaz haratago doan testua. Kafkak, esaterako, eta bere hitzak dira, egiten zuena ez zuen literaturatzat jotzen, eta horregatik, berarentzat literatura ez zirelako, agindu zuen eskuizkribu guztiak erretzeko. Virgilio ere, Hermann Brochek kontatzen duen bezala, “Eneida” erretzeko prest azaldu zen une batez. Nonbait ez zegoen oso ziur literaturaren helburuaz. Brochek, Musilek, Camusek ez zuten sekula literaturatzat jo idatzi zutena. Baina, literatura ez izatekotan, zer dira testu horiek? Nire iritziz, eta Gombrowitz eta haren jarraitzaile sutsuekin haserretzeko asmorik gabe, poesia testuak dira. Baina ez galdetu niri orain, une honetan, poesia zer den, ez baitakit. Gainera gero eta gogo gutxiago dut literaturaz hitz egiteko, gero eta zailagoa egiten baitzait literaturaz ez ezik, beste edozein gaiz ere, hitz egitea.

Irakurtzea gustukoa dudalako irakurri dut gustuz Iban zalduaren liburua, eta irakurri ondoren esan dezaket ados nagoela gehienetan berarekin eta era berean gehienetan ez nagoela ados. Ados nago liburuaren arrazoibide nagusiarekin, ez nago ados arrazoibideko arrazoi txikiekin. Baina ez pentsa horregatik arrazoi neuk dudanik.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak