kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Mila gau eta bat gehiago / Anonimoa (Patxi Zubizarreta) / Erein, 2002

Ipuinen magia Javier Rojo / El Correo, 2003-02-26

Patxi Zubizarretak behin baino gehiagotan erakutsi du ekialdeko literatura gogoko duela, eta orain bere eskutik datorkigun liburu hau ere horren frogatzat har daiteke. Izan ere, “Mila gau eta bat gehiago” ipuin bildumaren aukera eta bertsioa eskaintzen digu Zubizarretak. Honek esan nahi du, jakina, orrialde hauetan ez direla agertzen jatorrizkoan azaltzen diren istorio guztiak, baldin eta hitz hauek (jatorrizkoari buruzko aipamenaz ari naiz) zentzurik badute. Dena dela, ipuinik ezagunenak agertzen dira. Adibidez, eta edonoren oroimenean dauden istoriak bakarrik gororatzearren, Zubizarretaren antologia honetan Sinbaden bidaia batzuen berri izango dugu, Aladin eta bere argiontzi miresgarriaren gorabeherak gogoratuko ditugu edota Ali Baba eta berrogei lapurren leize-zuloan sartu ahalko gara. Baina ez dugu ahaztu behar, abenturazko literaturaren eredutzat har daitezkeen istorio hauen ondoan, “Mila gau eta bat gehiago”-n ipuin erotikoak ere badaudela eta horietako batzuk agertzen dira antologian, hala nola Zerezaderen beraren istorioa, honetan oinarritzen baita liburu osoaren planteamendua. Istorioen magia dakar liburu honek, ipuin on bat irakurtzeak edo entzuteak daukan lilura. Klasikoak hilezkorrak badira, hauxe da bat, dudarik gabe.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak