kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Zorion perfektua / Anjel Lertxundi / Alberdania, 2002

Zorion perfektua Ana Unanue / Aizu!, 2003-03

Istorioa: Hamasei urteko neska bat atentatu baten lekuko izan da. Neska horrek berak egingo du, urte batzuk geroago, atentatuaren ondoren bizitako 24 orduen kronika; egun hartako gertaeren haritik, neskatilaren barne hausturak eta gogoetak ezagutuko ditu irakurleak.

Emaitza: Zorion perfektua nobela morala dela esan dute Alberdaniakoek, eta halaxe da, egileak etika jakin bat aldarrikatzen baitu narrazioan. Gure egunkarietan orriak eta orriak hartu arren, eleberri gutxi eman duen gai bati heltzen dio oriotarrak, perspektiba konprometitu batetik heldu ere. Lertxundi ez da ez biktimaren ez hiltzailearen tokian jarri; lekuko bat asmatzen du —atentatua ikusi eta isilik gelditzen dena, isiltzeko esaten diotena—, agerira ekarri nahi duelako bere ustez indarkeriak euskal gizartean eragin duen desintegrazio morala, hilketa politikoen aurrean zenbaitek erakusten duten (dugun?) epelkeria. Egilea gutaz ari da, kargu hartzen digu bonbardaketa mediatikoa alde honetatik bizi dugunoi, eta bere gogoetak ausartak eta aintzat hartzekoak dira, hain zuzen ere, alde beretik eta sentiberatasun handiz eginak daudelako.

Itzalak: Esan beharrekoa neskatila protagonistaren perspektibatik esaten saiatzen da egilea, baina ez du beti lortzen, batzuetan ozenegi entzuten dugulako Lertxundiren beraren ahotsa.

Esaldia: “Kontzientziarik ez bagenu, animalia huts ginateke, zorion perfektu halako baten jabe”.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak