kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Poeta gazte bati idatziak / Rainer María Rilke (Patxi Salaberri) / Jakin, 2002

Poesia zertan den Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2003-03-02

Maitea dut Rainer María Rilke, oso maitea. “Duinoko Eresiak”, 1922an idatzia, joan den hogeigarren mendeak gure altxor izpiritualean utzi duen poesia liburu handienetakoa dugu, handiena ez bada. “Aingeru oro da izugarria”. Behin eta berriro irakurtzen dut, behin eta berriro gozatzen naiz liburuan ageri diren hitzez. “Isuri etengabeak berarekin daramatza adinak oro”. Poesia idatzi zuen batez ere, baina baditu poesia izanik ere, bertso-lerroetara errenditzen ez diren testuak, haratago doazenak. Tartean “Pragako errelatoak”, oso gazterik idatzitako liburua: “Liburu hau iragana da guztiz. Jaioterria eta haurtzaroa —biak oso urrutikoak— dira oinarrian. Gaur ez nuke hala idatziko, eta beraz ez nukeen sekula idatziko. Baina idatzi nuen garaian beharrezkoa zitzaidan. Maitea egin zitzaidan erdi ahantzia nuena; iraganetik maite duguna soilik gordetzen baitugu. Eta bizitakoa oro nahi dugu”.

“Poeta gazte bati idatziak” 1903an argitaratu zuen. Bertan Kappus poetagaiarekin bost urtez luzatu zen gutun trukaketaren ondorioa da. Baina, gutun trukaketa hori baliatu zuen Rilkek arteari buruz, poesiari buruz, sortze-lanari buruz pentsatzen zuena idazteko. Eta denborarekin poesiari buruzko testurik sendoen eta erakargarrien bilakatu da. “Inork ezin dizu aholkurik eskaini, ez lagundu, inork ez. Bide bakarra duzu. Sar zaitez zure baitan”. Izan ere, poesiak bere bidea du, barnetik kanpora, barnean sortzen baita poesia, barnean hazten eta garatzen, barnean aurkitzen behar dituen hitzak, eta gero kanpoan, txori baten modura hegan egiten du. Rilkek oso ondo ezagutzen zuen sortze-prozesua zertan zen. Urte bat lehenago ezagutu baitzuen Rodin eskultorea. Adiskideaz gainera, Rilke eskultorearen idazkari bihurtu zen. Harekin ikasi zuen, edo borobildu zuen behintzat, arteari buru zuen ideia eta ideia hori teoria sendo bihurtu zen. Dena dela, paisaiari buruz idatzitako testuak-eta, ederrak badira arren, ez dira oso ezagunak. Eta artea egiteko, artista izateko azken finean, bizitza jartzen zuen oinarrian. Bizitza baitzitzaion poesiaren gakoa.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak