« Poesia zertan den | Bihotz barrutik… »
Eta harkadian ni / Anjel Erro / Elkar, 2002
Azalaren hutsa Javier Rojo / El Correo, 2003-03-05
Anjel Errok poesiaren bideak urratu nahi izan ditu “Eta harkadian ni” izeneko lan honetan. Liburua bi partetan banatuta dago, klasikoak esaten zuen moduan: lehenengoak “Epigramak” du izena; bigarrenak, “Eglogak”. Izenek berek iradoki dezakete nondik abiatzen den liburu honetako poesia. Izan ere, mundu helenistikoa gogora ekartzen duen estetizismoa begi bistakoa da lehenengo momentutik. Oihartzun klasikoak dituzten erreferentziak, edertasuna adierazteko asmoz egindako hitz joko barrokoak edota paradoxarako joera erabatekoa izan daitezke helenismo itxurako estetizismo hura adierazten duten zenbait osagai.
Baina estetizismo hau guztia itxura hutsa baino ez dela iruditu zait, hau da, barnea hutsik daukan azala, atentzioa ematen duen jarrera soila. Badirudi idazleak zenbait literatur eredu gogoko dituela (Kavafis eta honen eraginez idatzitako poesia), eta horien argipean saiatu dela bere poesia eraikitzen, irakurketei pausatzeko denborarik eman gabe, poesia liburu bat sortzeko beharra izango balu bezala. Itxuran geratzen den estetizismo honen ondorioz liburu zurruna sortu da. Gaztelerazko poesian orain hogei urte alde batera utzi ziren, hemen agertzen diren bezelako bideak, erabiliaren erabiliaz guztiz agortuak.
Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin
Peru Iparragirre
Mari-alderrai
Colette
Aritz Galarraga
Hegal egiten
Eneko Bidegain
Mikel Asurmendi
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi