« Aurki guztiak du bere binperra | Betikotasuna salgai »
33 ezkil / Miren Gorrotxategi / Elkar, 2016
Drama baserrian Javier Rojo / El Diario Vasco, 2016-11-26
Miren Gorrotxategik idazlan interesgarri batekin egin du aurkezpena euskal literaturaren alorrean. “33 ezkil” du izenburua haren lehenengo eleberriak. Bertan idazleak baserri giroan kokatutako drama eta literatura beltzetik hurbil dagoen intriga lotzen jakin du. Izan ere, nobelaren hasieran Ferminek, bere baserriaren inguruko lurretan aitzurrarekin ari den bitartean, hezur batzuk topatzen ditu. Harrituta, kalean bizi den semeari (Nestorri) deitzen diote. Hezur hauek, baina, desagertzen dira eta Fermin hilda aurkitzen dute baseliza batean aurpegian eskopeta-tiro bat duela. Trama desberdinak korapilatzen dira eta istorioak narrazio-hariek markatzen dituzten bidezidorretatik jotzen du. Familia trama konplexua dago alde batetik, non familia desegituratua agertzen zaigun, zeren ez baita argi gelditzen zein den bakoitzaren papera gizarte txiki horretan. Aspaldiko istorioek izugarrizko eragina dute momentuko gertakarietan. Hori bai, isilean gorde beharreko kontuak direlarik, irakurleak poliki-poliki antolatu beharko ditu hari guztiak planteatzen zaion materiala ulertuko badu.
Baserriarekiko topikoak ere apurtzen dira idazlan honetan. Baserria, jakina, ez da aurkezten leku idiliko moduan. Bertan, ezinikusiak eta grinak daude, eta ezinikusi eta grina horiengatik pertsonaiek elkarri egiten diote aurre. Baserriak errepresentatzen duen mundu idiliko horren desmitifikazioan amaren paperak ere bere partea du: Karmenek, Ferminen emaztea eta Nestorren ama denak, jokaera oso anbiguoa dauka, era neutro batean esateko. Narrazioa aurrera eramateko idazleak diskurtso bikoitza aurkezten du. Alde batetik, hezurrak agertzen diren momentutik aurrera gertatzen dena kontatzen du, azaleko argumentua, begi-bistakoa.
Eta horrekin batera, diskurtso paraleloa eraikiz, aspaldiko kontuak eta hain azalekoak ez diren gertakariak azaltzen diren atalak, argibide moduan erabili behar direnak. Kontaerak ahozko narrazioen eragina nabarmena du eta oso bizia da, batzuetan, gertakarietan arreta osoa jartzen den momentuetan, biziegia agian.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi